Sagardoetxeak barrikotea gaztainekin eskainiko du

Astigarragako museoak gaurtik igandera arte urte sasoi honetako usadio zahar hau berreskuratuko du

Miércoles, 6 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Astigarraga- Abenduko zubian zehar, urte sasoi honi dagokion usadio zaharrenetako bat berreskuratuko da Astigarragako Sagardoetxea museoak. Bisitariek sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.

Izan ere, barrikotea usadio zaharrenetarikoa da. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko.

Museoko sarrerak sagastia, museo-gunea eta dastalekuko bisita barne hartzen du. Museoko guneak, bisitariek museoa beren kabuz ikusteko irekiak daude, baina bisitak beti gidatuak dira. Bisitaldian zehar sagardoaren kulturako bitxikeriak ezagutu ahal izateko gida baten laguntza izango da.

Sagardoetxeako bisita eta barrikotea gaztainekin 5,50 euroko prezioa du pertsonako. Baina pakete honi sagardotegi batean otordu bat gehi dakioke 34,50 eurorengatik pertsonako. Sagardoetxea gaurtik larunbatera arte goiz eta arratsaldez zabalik egongo da, 11.00etatik 13.30era eta 16.00etara 19.30era. Igandean, aldiz, goizean bakarrik irekita egongo da, 11.00etatik 13.30era.

Bestalde, abenduaren 8tik 10era, Sagardoetxeak erakusketari gisa parte hartuko du Irunen ospatuko den 2017ko Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearen Standean.

Gainera, Euskadiko Museo Enogastronomikoen tailerra eskainiko du Sagardo Apuruan (Donostia) abenduaren 8an. - A.M.