Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikastola, osasuntsu eta jasangarri

eguzki panelak, jangela osasuntsua, erizaintza zerbitzua... hainbat ekimen martxan ditugu ikastolan

Testua eta irudia San Fermin Ikastola - Jueves, 7 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Urte asko daramatza San Fermin ikastolak osasunerako eta ingurumenaren babeserako hezkuntza lanean. Horren adibide ditugu, besteak beste, erizaintza zerbitzua, energia alternatiboa lortzeko eguzki-panelak edo, azken urteetan, jantokitik jaki osasungarri eta ekologikoak eskaintzeko egiten den ahalegina.

Gaur egun, ikastolako profesional asko lanean ari dira alderdi guztiak bilduko dituen proiektu integral batean, baina aurretik ere, eta prebentzioan indar berezia jarriz, lan handia egin da beti bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Aipagarri dira, esaterako, hamaiketako osasuntsuak egiteko bultzatutako dinamikak, edo ikastetxeak, oro har, ariketa fisikoaren garrantzia lantzeko egiten duen ezfortsua, bai Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, baina baita patio garaian egiten diren jardueretan edo irteeretan ere.

Beste lan ildo garrantzitsu bat Bide Segurtasuneko Hezkuntza programa dugu, Foruzaingoak Lehen Hezkuntzako ikasleei eskainia. Droga-mendekotasunari aurrea hartzeko alorrean, berriz, hainbat jarduera egin dira zuzendaritza eta tutoreen elkarlanari esker eta, nabarmendu beharra dago, IkastolaDrogarik gabeko ikastetxea proiektuan sartu dela, droga-mendekotasunaren aurkako Foru Planarekin eta Ilundain Fundazioarekin batera.

Desfibriladoreak finantza-tzeko kanpaina berezia Bizkor-tze kardiobaskularraren inguruko prestakuntza eta sustapena dugu beste alor nabarmengarri bat. Ikastolako langile eta familiendako eskaintzen diren ikastaroez gain, gaia Bigarren Hezkuntzan bereziki lantzen da. Ikastolak, gainera, desfibriladore bat ere erosi du berriki, halako tresna bat gure bezala ikastetxe handi batean izateak zenbaterainoko garrantzia izan dezakeen kontuan hartuz, eta gailuaren kostua ordaintzeko, eskumuturrekoak saltzeko kanpaina bat abiarazi da, dirua lortzeko eta, aldi berean, osasunaren eta bihotzeko arazoen inguruko kon-tzientzia indartzeko. San Fermin Ikastolan, “kardiobabestuak” gaudela esan dezakegu beraz.

Ikastolan ahalegin berezia egiten ari gara ikasleek elikadura ohitura osasuntsuak barneratu ditzaten

Osasuna eta jasangarritasuna, jantokitik abiatutaBestalde, sukaldeko langileek egunero eta zuzenean prestatzen dituzte gure ikasleek jaten dituzten menuak, eta badira jada hiru ikasturte menuetan jatorri ekologikoko jakiak erabiltzen hasi zirela. Horretaraka, osasun irizpideak hartzen ditugu ardatz, baina baita ere jasangarritasunarena, gure inguru hurbilarekin konpromiso bat hartuz. Gainera, elikadura osasunaren oinarrizko euskarrietako bat denez, ikastolan ahalegin berezia egiten ari da umeek horren erakargarriak egiten ez zaizkien jaki ekologiko eta integralak jaten ikas dezaten.

Organikoetarako edukiontzia Baina, jasangarritasunari begira, funtsezkoa da sortzen ditugun hondakinei erreparatzea eta hauek ongi kudeatzea. Ikastolan hondakinak bereizten ditugu, batez ere papera, eta gai organikoetarako edukiontzia jarri genun orain zenbait urte, Amalurra taldeak sustaturik. Senide eta langile batzuek osaturiko talde horrek ingurumen-jasangarritasunerako plan integral bat bideratzen ari da. Zentzu honetan, gurasoak eta familiak birziklatzera animatzen ditugu, gure seme-alaben planeta jasangarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin, funtsezkoa delako geure etxeetan ere egoki kudeatzea hondakinak.

PRESTAKUNTZA TRINKOA MINDFULNESSEN Joan den irailean, Bigarren Hezkuntzako irakasle talde handi batek gaian trebatzeko ikastaro bat egin zuen Iciar Burgosekin, Ikastolako ama hori aholkularia baita mindfulnessen eta terapia sistemikoan. Prestakuntzaren helburua izan da irakasleek arreta osoan oinarrituriko zenbait teknika erabiltzen ikastea, osasuna eta ongizatea berreskuratzeko, norberaren kontzientzia hartzeko eta ikasleekin ongi moldatzeko.

Teknika hori modu jarraituan praktikatzea lagungarria da emozioak hobeki kontrolatzeko eta norberaren oreka aurkitzeko, eta, hortaz, Minfulnesseko trebakun-tzak onura ugari ekartzen ditu hezkuntza esparruan. Izan ere, prestakuntza egin duten irakasleak hasiak dira jada teknika horiek ikasgelan baliatzen, batez ere ikasleendako estresagarriak diren garaietan, esate baterako, azterketa sasoian.

Bestetik, irailaren bukaeran, partaidetza-batzordeak gurasoendako beste ikastaro bat egitea proposatu zuen. Proposamenak, inondik ere, arrakasta handia izan zuen berrogeita hamar gurasok eman baitzuten izena. Parte-hartzaileak bi taldetan banatu ziren lau saioko prestakuntza interesgarri hori jaso-tzeko. Batzordeak jakinarazi digunez, “partaideak jakintza arlo berri batean barneratu dira eta tresna praktiko egokiak eskuratu dituzte hemengoaz eta oraingoaz kon-tzientzia hartzeko beren egunerokoan. Hagitz aberasgarria izan da eta lan giro paregabea sortu da”.

Herramientas de Contenido