Haurraren Eguna ospatuko dute igandean

Jueves, 7 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

LESAKA- Irain eskola eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek Haurraren Eguna antolatu dute, Udalaren laguntzaz. Igande goizean, 11.00etatik 13.00etara haur-ludoteka, puzgarriak, zezen mekanikoa eta aurpegien margoketa izanen dituzte Harriondoa atarian. Arratsaldez, 16.30ean berendua eta 17.00etan Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izanen dituzte Plaza Zaharrean. Eguraldi euritsua eginen balu, jarduera guztiak frontoian eginen lirateke. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia