Marrazki bizidunak egitea ikasleen esku

Hainbat ikastaro egon ziren atzoko goizean zehar, marrazki bizidunak sortzearen ingurukoa adibidez

Oier Pérezen erreportaia - Viernes, 8 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Berako Tokiona ikastolako ikasleek marrazki bizidunak egiteko aukera izan zuten.

Berako Tokiona ikastolako ikasleek marrazki bizidunak egiteko aukera izan zuten. (Argazkia: J.M. Martínez)

Galería Noticia

Berako Tokiona ikastolako ikasleek marrazki bizidunak egiteko aukera izan zuten.

Urteak igarota ere, hamar, hogei zein berrogei urte izanda, denon oroimenean daude gordeta gure haurtzaroan hain zoriontsu egiten gintuen telesaiak. Doraemon, Sinchan, Dragoi Bola, Hartz Txiki... Hauek, zerrenda amaigabe bateko izenburuak ditugu. Haur euskaldunei irribarrea sorrarazi zizkien marrazki bizidunen izen sorta, alegia.

Atzo, Durangoko Azokak, Ikasle eguna zela eta, hainbat ikastaro antolatu zituen Landako Gunera hurbildutako gazteek goza zezaten. Irudienea zonaldean, goiz osoan zehar egon zen Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako marrazki bizidunak sortzeko ikastaroa, bigarren aldiz Azoka ospatzen denetik. Hiru izan ziren bertara hurbildutako taldeak, izan ere, oso talde jendetsuak ziren eta kurtsoaren iraupena ordu eta erdikoa zen. Bertan, irakasleek bere bata edo klera alde batera utzi, eta Jon Munarriz eta Jon Zurimendi izan ziren irakaskuntzaren itsaontziko timoia hartu zuten gidariak. “Aurreko urtean asko disfrutatu genuen, eta umeek esan zigutena entzunda, haiek ere”, adierazi zuten ikastaroko maisuek aurpegi irribarretsuarekin.

Kurtsoan ez zen marrazki bizidunak sortzeko teknika konbentzionala irakatsi. Denbora aurrera doan heinean, teknologia ere garatuz doa, eta teknika berri honetan koloretako esku-argiak eta argazki kamerak dira lanabesak, beti ere protagonisten gorputzarekin batera. Sortzeko modu honek pika pika izena dauka eta Japonian dauka bere jatorria Munarriz eta Zurimendiren arabera: “Guk proposatzen duguna hurrengoa da;koloretako argiekin figura geometrikoak eginez, eszena eta irudi sorta desberdinak sortzea”.

Nafarrak izan ziren ikastarora heldu ziren lehenengo gazteak, Berakoak hain zuzen, Tokiona ikastolakoak. Gazteak oso pozik atera ziren kurtsoa bukatutakoan: “Asko disfrutatu dugu. Ez genuen inoiz horrelakorik egin eta asko ikasi dugu. Gezurra dirudi ordu eta erdi hain bizkor pasatu izana, horrelakoak izan zitezkeen matematika eskolak!”. Munarriz eta Zurimendik oso positiboki baloratu dute goizeko jardunaldi hirukoitza. Haien aburuz, aurreko urtean baino giro hobea egon da, aurrekoan oso ona izan bazen ere. “Haurrak oso esker onekoak dira beti horrelako kontuetan, batez ere klasea galtzen daudenean. Egia da azken taldea beti dela gatzena, izan ere, gazteak nekatuta daude eta gose dira, baina hala ere asko disfrutatzen dugu”, aitortu zuten “marrazki bizidunen sortzaileek” emozionaturik.

Raparentzako tokiaBi emakumezko rap abeslariren eskutik Musika Hiri Kulturala tailerra antolatu zen Ahotseneako solasaldi gunean. Anaguria taldeak Raparen gakoak aditzera eman zieten hitzaldira joandako hamarnaka gazteei. Bertan, musika estiloaren inguruan dauden esteretotipo eta aurreiritzien inguruan haritu ziren hitz egiten. Gaur egun, oso musika mota hedatua da Hip-Hopa bere mota guztietan, esate baterako Beat Box, Freestyle eta Break Dancea. “Bakoitzaren gaitasunak erakusteko ez dago inor iraintzearen beharrik, Rap musikak askoz gehiagorako balio du”, adierazi zuten abeslariek. Solasaldian, une ugaritan egon zen ikusentzule ta aurkezle arteko elkarreragina, izan ere, hizlariek askotan eskatu zuten ikusleen iritzia, eta honek jariotasun kutsu handia eman zuen Ahotseneako hormen artean. Ekitaldiari itxiera emateko, abeslariek publiko osoa txaloka altxatu zuen inprobisazio txiki bat egin zuten, Rapa eta Beat Boxa elkartuz.

Últimas Noticias Multimedia