Euskararen kale erabilera %56koa da Tolosaldean

Egindako neurketen arabera, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak

Marta San Sebastian - Viernes, 8 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

‘Lizartzan euskaraz bizi gara’ dioen kartela herrira sartzerakoan.

‘Lizartzan euskaraz bizi gara’ dioen kartela herrira sartzerakoan.

Galería Noticia

‘Lizartzan euskaraz bizi gara’ dioen kartela herrira sartzerakoan.

Tolosa- Haurrak, 2 eta 14 urte bitartekoak, dira Tolosaldean euskara gehien erabiltzen dutenak. Horixe da Galtzaundi Euskara Taldeak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak elkarlanean egindako kale neurketaren ondorio nagusiena. Egindako behaketen arabera, elkarrizketen %56,5 euskaraz dira eskualdeko kaleetan, %41,4 gazteleraz, eta beste hizkun-tza batzuetan, %2,1a.

Kale behatzaileek maiatza eta uztaila bitartean egin zituzten neurketa gehienak, baina irakurketa orokorra egin ahal izateko, Galtzaundik, 2015 eta 2016ko kale neurketetako emaitzak ere hartu ditu kontuan. Argitu beharra dago, Tolosaldea aipatzerakoan 29 herri hartzen direla, Legorreta ere sartu baitute. Ondorio nagusiena izan da haurrak direla euskara gehien erabiltzen dutenak: %73,8. Ondoren gazteen euskararen erabilerak du ehunekorik altuena: %69,2. Jarraian helduek jarraitzen diete, %51,3ko euskararen erabilerarekin. Euskara gutxien erabiltzen dutenak, berriz, adinekoak dira, %44,9a entzun baitute euskaraz.

Generoari dagokionez, emakumezkoek “zertxobait gehiago” darabilte euskara gizonezkoek baino adin-tarte guztietan, adinekoetan izan ezik. Gazteen kasuan, nabarmena da alde hori;emakumezkoek gizonezkoek baino ia 9 puntu gehigoko aldearekin erabiltzen baitute euskara.

Kale behaketaren azken ondorioa da haurrak bakarrik, hau da, nagusirik gabe daudenean %71,6 dela euskarazko erabilera. Nagusiek, euren artean (haurrik gabe) ari direnean, %46,5an darabilte euskara. Haurrek eta nagusiek osatutako taldeetan, berriz, %68,6ra igo-tzen da erabilera.

HerriakEuskara indizea eta kale erabileraren artean ere badago aldea zenbait herrietan. Tolosan euskararen ezagutza %75,7koa bada ere, kaleko erabilera %44,1era jaisten da. Herri handienetan gertatzen da hau: Amasa-Villabona ezagutza 75,3koa da, eta kaleko erabilera %36,2ra jaisten da, eta Ibarran ezagutza %73koa izan arren, erabilerak behera egiten du: %48,10.

Herri txikietan, ordea, joera aldatu egiten dela ikus daiteke. Orexan ezagutza %96,7koa da eta kaleko erabileraren portzentaia antzerakoa da, %99,6koa. Elduainen edo Baliarrainen, biak ere Tolosaldeko herri txikiak, gauza beretsua gertatzen da;lehenengoan ezagutza %94,2koa da eta kaleko erabilera %98,1koa, eta bigarrengoan, ezagutza %96,2koa da eta erabilera %91,1ekoa.

Kale neurketa 2017ko maiatza eta uztaila bitartean egin zuten, Anoetan, Villabonan, Tolosan eta Asteasun izan ezik, lehen bietan 2016. urtean egin zituzten eta 2015ean beste bi herrietan. “Datu adierazgarriak eskuratzea helburu, herri bakoitzean akats tarteari 5 puntuko muga ezarri zaio. Hau da, herri bakoitzean akats-tartea 5 baino txikiagoa izateko adinako elkarrizketa kopurua behatu behar izanda datuak baliagarriak izateko”, azaldu du Galtzaundik.