“Ordiziako merkataritzak argia eta bizia ematen die herriko kaleei”

Ordizian merkataritza elkarteak eta Udalak Eguberritako kanpaina jarri dute abian

M. Aranburu - Viernes, 8 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Ordizian merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteko kide eta partaideak udal ordezkariekin batera elkartearen bulego aurrean.

Ordizian merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteko kide eta partaideak udal ordezkariekin batera elkartearen bulego aurrean.

Galería Noticia

Ordizian merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteko kide eta partaideak udal ordezkariekin batera elkartearen bulego aurrean.

ordizia- Aurten ere Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren lagun-tza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkeztu du. Egun hauetan ospatuko diren beste ekintza eta ekimenei kanpaina hau batuko zaie, “merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da”, nabarmendu du Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak.

Bihar bertan piztuko dira Gabonetako argiak eta horrez gain, herriko “merkataritzak urte osoan zehar herriko kaleei argia eta bizitza ematen” diela azaldu du alkateak. Hau dela eta, Olentzero eta Mari Domingi oso argi dute ordiziar eta goierritarrentzat opariak bertako saltokietan erosiko dituztela. Ordizian elkarteak Udalarekin elkarlanean, pertsonai kuttun hauen Gabonetako posta-txartel bat helaraziko du etxebiz-itza guztietara, herritarrak beraien “Gabonetako erosketak herriko dendetan egitearen aldeko sentsibilizazioa indartzeko asmoz”. Merkatari elkarteko saltokietan mezu berdina jasoko duen pegatina kokatuko dituzte merkatariek, bezero eta bisitariei ongi etorria egiteko asmoarekin.

Garai honetan erosketa bonoak ere eskuragarri jarriko dituzte herrian. Bono horien helburua herriko saltoki eta tabernetan erosketak bultzatzea da. Hala, dagoeneko eros daitezke bono horiek, eta bezeroek egiten dituzten erosketetan %20ko deskontu zuzena bermatuko du;horrela, bonoa 40 eurotan erosten bada ere, 50 euroko erosketa edo kontsumoa egiteko aukera emango die ordiziarrei. “Guztira, 200 erosketa bono jarriko dira zirkulazioan eta behin erosita 2018ko urtarrilak 5era arte trukatzeko aukera izango du bezeroak, elkarteko denda, taberna edo jatetxetan”, nabarmendu du Aitor Velazquez, Ordizian elkarteko kudeatzaileak.

Bono horiek Ordizian merkatari elkartearen bulegoan (Santa Maria 21) erosteko aukera dago astelehenetik ostiralera goizean zehar, eta asteazkenetan arratsaldez. Jakinarazi dutenez, eskudirutan ordaindu beharko da eta erosle bakoitzak bi erosketa-bono erosteko aukera izango du.

argazkiakEguberritan, lau photocall kokatuko dira Ordiziako kaleetako lau puntu desberdinetan, Garagartza Plaza, Kale Nagusia, Andre Maria kalea (Ordizian bulegoa) eta J.M. Barandiaran Plaza. Eguberriak Ordiziara iristen dira eta Goierritarrak gure herriko aukerak biziz, Olentzeroa eta Errege Magoak bezala herriko dendetan erosiz, Olentzero eta Mari Domingiren bi photocalleta Errege magoen beste bi kokatuko dira. Herritar eta bisitariak puntu hauetan beraien argazkia egiteko aukera izango dute, bakarrik, bikoteka edo taldeka. Argazkia egin eta urtarrilak 4a 13.00ak baino lehen 671690980 telefono zenbakira whatsapp-ez bidaltzen duten horien artean 300 euroko erosketa-txartela zozkatuko da urtarrilaren 4ean. Gastua urtarrilaren 5ean egin beharko du irabazleak eta sari hau Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko baliagarria izango da. Bestalde, argazki guztiak Ordizian merkatari elkarteko Facebook-en ikusgai egongo dira.