Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Baserritarrak, protagonista

Lehen sektoreari agerikotasuna emateko helburuarekin ‘Gure lurra. sembrando futuro’ izeneko topagune handia ospatu zen joan den asteartean Donostiako Kursaalean, Gipuzkoa Foru Aldundiaren ekimenez

Sábado, 9 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Odile Rodríguez de ña Fuentek (bigarrena, ezkerretik hasita), eta Rigoberta Menchúk hitzaldi bana eskaini zuten. Eskuinean, ggoian, Menchú Olanorekin hizketan, eta behean, jendez gainezka.

Odile Rodríguez de ña Fuentek (bigarrena, ezkerretik hasita), eta Rigoberta Menchúk hitzaldi bana eskaini zuten. Eskuinean, ggoian, Menchú Olanorekin hizketan, eta behean, jendez gainezka.

Galería Noticia

  • Odile Rodríguez de ña Fuentek (bigarrena, ezkerretik hasita), eta Rigoberta Menchúk hitzaldi bana eskaini zuten. Eskuinean, ggoian, Menchú Olanorekin hizketan, eta behean, jendez gainezka.

Partaidetza prozesu baten emaitza izan da honako bilgunea, non 25 eragilek esku hartu duten Sektorearen erronkak errentagarritasuna, kudeaketa eta komunikazioa hobetzea dira

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eman zion hasiera ekitaldiari: “Hain industriala den Gipuzkoa honetan, gizarteak landa eremua gertutik ezagutzea nahi dugu”, adierazi zuen. Aldi berean, Landagipuzkoa+ plana ekarri zuen harira, sektorea modernizatzea helburu duena, eta zeinaren bitartez 25 milioi euroko baliabideak bideratuko dituen. Ildo horretatik, “sektoreak bizirautea nahi dugu, eta horretarako ez dugu nahi jarrera paternalistarik, administrazioak laguntzaile izan nahi baitu”, azpimarratu zuen.

Bestalde, “bide berri bati ekiteko aukera garrantzitsuaren aurrean” gaudela eta horretarako “baserritarrei hitza ematea ezinbestekoa” dela nabarmendu zuen Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak.

Gure lurra. Sembrando futuroekitaldia, esate baterako, partaidetza prozesu baten ondorioz jaio dela zehaztu zuen Arrutik. “Lehen sektoreko 25 pertsonek osatutako lantaldea sortu genuen: Pagoetako Komitea deitu genion”. 2016 urtearen erdialdean hasi zen lanean nekazari, abeltzain eta basozalez osaturiko taldea, eta bi zeregin nagusi izan zituen: sektorearen diagnosia egitea, eta sektorearen erronka nagusiak identifikatzea.

Errentagarritasuna areagotzea, kudeaketa hobetzea, eta komunikazio plana martxan jartzea izan ziren, hain zuzen ere, identifikatutako erronka nagusiak.

Guri buruz asko hitz egiten da, baina kanpotik. Horixe izan zen Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNE sindikatuko presidentearen aldarrikapena. Autokritika ere egin zuen: “Erraza da esatea zer ez zaigun gustatzen, soluzioak planteatzea, aldiz, zailagoa izaten da”, adierazi zuen.

Bestalde, Xabier Iraola ENBAko idazkari nagusiak partaidetza prozesuan “oso giro polita” izan dutela adierazi zuen, lehen sektoreko eragileen artean “konplizidade-sare bat” sortuz: “ikuspegi ezberdinak izan arren, elkarrekin lan egiteko gai izan garelako”. Gainera, “kalekumeak eta baserritarrok aurrerapausoa emateko ordua iritsi da, denok garelako bizilagunak, etxe berdinekoak”, esan zuen.

Joseba Arrieta Gipuzkoako Basogileen Elkarteko lehendakariak, berriz, sektorearen errentagarritasuna izan zuen hizpide: “Gipuzkoko lurraldeko ustiaketak tamaina txikikoak dira, orografia ere konplexua da, eta horrexegatik era lehiakorrean aritzea ez da erraza”, azaldu zuen. Lehen sektoreak etorkizuna izango badu, lehiakortasuna, estrategia eta errentagarritasuna izan beharko dituela ardatz esan zuen Arrietak.

Goizetik arratsaldera bitartean, eta Xabier Euzkitzeren gidaritzapean, hainbat izan ziren lehen sektoreari buruz aritu ziren ahotsak. Besteak beste, Lurrarteko Antton Olaizola;Goenagako Arantxa Goenaga;Agerre baserriko Balentin Gabilondo;Eguzki Borda baserriko Josu Oiar-tzabal;eta Alberro Baratzezaintzako Xabier Alberrok lehen sektoreko profesional gisa dituzten esperientzien berri eman zuten.

Eguna borobiltzeko, berriz, mahai-ingurua egin zuten entzundako guztiaren inguruan hausnartzeko. Bertan, Rigoberta Menchú Tum, Odile Rodríguez de la Fuente, Xabier Arruti, Arantxa Goenaga eta Xabier Alberrok hartu zuten parte.

“Hiriak idealizatzea ez da bidea;ekosistemaren parte gara eta beharrezkoa da naturarekin berriro konektatzea”, esan zuen Menchúk. Rodríguez de la Fuentek, berriz, ezinbestekotzat jo zuen administrazioaren laguntza, eta zera gaineratu zuen: “lehen sektorearen alde egitea, gizarte guztiarentzat da onuragarria”.

Alberrok, bestalde, “Aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntza” dutela argitu zuen. Goenagak, berriz, produktuaren kalitatearen aldarrikapena egin zuen: “Ezin dugu multinazional baten aurka egin;merkatuan jarraitzen badugu gure produktuaren kalitateari esker da”.

Xabier Arrutik, bere aldetik, partaidetza prozesua “oso aberasgarri-tzat” jo zuen.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia