Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

1977ko biktimak omentzeko ekitaldia

Errenteriako Udalak aitortza instituzionala egingo die asteartean Niessen auditorioan

Sábado, 9 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Errenteria- Memoria partekatu baterantz dokumentua oinarri hartuta, Errenteriako Udalak 1977ko Amnistiaren Astean gertatu ziren giza eskubideen urraketen biktimak gogoratuko ditu eta aitortza egingo die asteartean 19.00etan Niessen auditorioan egingo duen ekitaldian.

Ekitaldiaren harira honela dio Udalaren oharrak hitzez hitz: “Errenteriako Udalak jarraitu nahi du udalerriko indarkeriaren biktimen aintzatespen instituzionalean ekindako bidean”.

Izan ere, Memoria partekatu baterantzdokumentuan Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketa eta indarkeria-ekintzak jasotzen dira eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien arteko elkarlan eta adostasunez ekitaldia antolatu da.

Astearteko ekitaldian parte har-tzeko gonbidapenak behar dira eta hauek nahi izanez gero, 943 449 611 telefonora deitu edo alkate-tza@errenteria.eus helbidera mezua idatzi behar da. - A.M.

Herramientas de Contenido