Mila Salterain idazlea

“Niretzat polita da informazioa zuzenean jasotzea”

Mila Salterain Abadiñoko idazleak bere bigarren nobela, ‘Azeri-Dantza’ (Txalaparta), aurkeztuko du asteburu honetan, Durangoko Azokan

Araitz Garmendiaren elkarrizketa José Mari Martínez - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Mila Salterain.

Mila Salterain.

Galería Noticia

Mila Salterain.

durango- Mila Salterainek (Durango, 1955) pertsonaia heretikoak eta sorginkeriarekin lotutakoak nahastu ditu Azeri-Dantzan(Txalaparta). Bere bigarren lana nobela historikoa da, XVI. mendeko Durangaldean kokatua.

Espioiak, heretikoak, sorginkeria egotzitako pertsonaiak… Intriga nobela al da ‘Azeri- dantza’?

-Liburua bi protagonistaren inguruan osatua dago: Martin Arteaga, Tabirako alkate eta Monagojauregiko ugazaba;eta Osantza Aranguren, Monagojauregiko zerbitzari gaztea. Pertsonaia horien eta beste askoren eskutik, irakurleak aukera izango du XVI. mendeko Tabira irudikatzeko eta garai hartako durangarren eguneroko bizimoduan murgiltzeko. XIV. mendean hasi eta XIX. mendera arte iraun zuen glaziazio txikiaren erdi aldean kokatutako garai gogor eta garrantzitsu baten ezaugarriak ageri dira kontakizunean;batetik, aldian aldiko gose Nafarroako erresumaren zati bat izan zen Durangaldeak harrezkero izan zuen Gaztelarekiko mendekotasuna.

Nobela honen pasarte batzuetan Petri de Funesek XII. mendean egin zuen Iruñeko Biblia ilustratua ageri da. Zer ekarri du zure-tzat liburu horren berri izateak?

-Ezuste galanta. Garai haietan idatzi zuen Aymeric Picaudek euskaldunok basa-ganadu samarrak ginela, eta hara non, 1195ean Funesko nafar batek liburu txukun hura burutua zeukan! Kolore samurrez margotutako irudiz eta idazkera gotikoan egindako Biblia Ausburgeko Unibertsitatean dago, eta kopia bat Amienseko liburutegian. Ni saiatu naiz nobelan Biblia horretako irudi batzuen deskribapena egiten, esaterako, Unibertsoaren sorrera, Jonas, San Migel eta dragoia…

Dokumentuak irakurtzea al da gustukoen duzuna?

-Ahalegindu naiz eskura dauden dokumentuetatik ahalik eta gehien irakurtzen. Polita da garaian garaikoek idatzitako informazioa zuzenean jaso eta norberak interpreta-tzea.

“Irakurleak aukera izango du garai hartako durangarren eguneroko bizimoduan murgiltzeko”

Garaiko datuen artean zeinek eragin dizu harridura gehien?

-Gehien harritu ninduena izan zen “die kleine Eiszeit” edo glaziazio txikiaren berri izatea. Eguraldiaren eraso haien berri izanda askoz hobeto ulertzen dira garai haietan gertatutako hamaika tragedia. Datuei buruz, berriz, jasotako dokumentazio guztia nobelan sartzea ezinezkoa da. Ezinezkoa izateaz gain, idazle ospetsu batek hala dio: “Historia eta dokumentu asko irakurri ondoren, historiaren printzak direla bakarrik nobela historiko batean islatzekoak”.

Zenbat denbora behar izan duzu ‘Azeri-dantza’ nobelaren inguruko dokumentazioa biltzeko?

-Ez dakit horri zehatz erantzuten, ze liburu honen inguruko dokumentu asko eta asko 2011. urtean iritsi ziren nire eskuetara eta Iruñeko Bibliaren berri izan nuenean neure buruari esan nion: hara! hemen nobela berri bat dago. Horrela abiatu zen Azeri-dantza.

Zer garrantzi zeukan Durangok XVI. mendean?

-Hasteko, XVI. mendean Durango hitza eskualdearen izena zen, izatez, eta Tabira, berriz, harresitutako hiribildua egun Durango deri-tzona. Durangaldea izan da orain dela gutxi arte fundizio gehien izan duen gunea, ze Durangaldean badira haizeola batzuk Erdi Arokoak baino lehenagokoak, eta Erdi Arokoak ugari;ondoren urola edo burdinola eta errementeria asko egon ziren, lehengaia -burdina-gure eskualdean zegoen-eta. Oihalgin-tzak ere indar handia izan zuen Durangaldean;horren adierazle da oihal mota bati “durango” zeritzola. Juan de Renaren artxiboan aurkitutako dokumentu batek dionez, XVI. mendean Durangon eta Markinan eskopetak egiten ziren jada. Hargintzak ere garrantzia izan zuen. Durangaldekoa da, besteak beste, Bartolome Beratua hargina ere, Errioxa aldean hainbat eliza eta kanpandorre dotore egin zituena. Hortik aparte, nola Durangaldea barrualdetik itsasora eta mundura bidean dagoen, galtzada, burdinbide eta mandabidez josita dago gure parajea.

Durangoko Liburu eta disko Azokak zer garrantzi dauka euskal sortzaileentzat?

-Nik uste urtean sortutakoa erakusteko leiho egokiena dela. Publikoarentzat, aldi berean, ia urteko aukera bakarra Euskal Herriko liburu eta musika nobedadeak bere osotasunean ezagutzeko, aurkezpenak bertatik bertara ikusteko parada, aspaldiko lagunekin egoteko ai-tzakia… Euskal kulturaren erakusleihoa da Durangoko Azoka, eta lagunarteko elkargunea.

las claves

“Euskal kulturaren erakusleihoa da Durangoko Azoka, eta lagunarteko elkargunea”