Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

elbira zipitria

Ikastolen iturburu

A. Zabaleta - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 10:53h

Elbira Zipitria.

Elbira Zipitria.

Galería Noticia

  • Elbira Zipitria.

Donostia. Andereñoen andereñoa izan zen Elbira Zipitria (Zumaia, 1906-Donostia, 1982), gaur egungo ikastolen aitzindari. Gerra baino lehen, gerra garaian Lapurdin eta Donostian ondoren, Fermín Calbetón kalean hain zuzen ere, etxea eskola bihurtu zuen. Europako korronte padagogiko berritzaileak inportatu zituen, garai hartan diktaduraren agindupean erabiltzen ziren eta memorian oinarritutako metodologiak baino aurreratuagoak, eta gaur egun lantzen diren Montessoriren intuiziozko metodoarengandik gertuagokoak, baita neska eta mutilen arteko berdintasunaren aldekoak ere. Eta euskaraz irakasten hasi zen, hiriburuko haurrek zuten euskara "kaskarra" hobetu nahian eta haiei euskal kulturaren berri emanez. Gaztetxo horiei Lizardi eta Orixeren olerkiak irakurtzen zizkien, baita Xabiertxo liburua ere. Euskal aditza lantzeko egun oraindik lantzen den Nor-Nori-Nork metodoa erabili zuen eta helduei ere euskarazko eskolak ematen zizkien iluntzean, haurrak joan ondoren. Bidea zabaldu zuen eta ikasle kopurua handitzearekin batera, andereño gehiago hezi eta trebatu zituen, klandestinitatean euskaraz irakasten jarraitu zutenak urteotan zehar. Haiek hezitako ikasleen maila aitortu egin zuten baita orduko hezkuntza ofizialeko arduradunek ere. Ehun bat emakume izan ziren urte haietan irakasten aritu zirenak Gipuzkoan han eta hemen eta 60ko hamarkadan sortzen hasi ziren ikastolen abiapuntua izan ziren, Zipitriaren metodologia pedagogikoa oinarri. Zipitriak berak Parte Zaharreko Orixe ikastolaren sorreran hartu zuen parte eta bertan irakatsi zuen lehen urteotan, erretiroa hartu zuen arte. Parte Zahar horretako kale batek haren izena darama orain, baita EHUren eraikin batek ere, lehen andereñoak egindako lanari esker onez.

Herramientas de Contenido