Piztu dute Fleming ikastetxeko jolaslekua

GUNE ABERASGARRIAGOA BILAKATZEKO HELBURUAREKIN | Villabonako guraso eta irakasleek auzolanean berritu dute Haur Hezkuntzako arroako patioa

Marta San Sebastianen erreportajea - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Parte-hartzaileak auzolanean jolaslekua berritzen. Argazkiak: Fleming

Parte-hartzaileak auzolanean jolaslekua berritzen. Argazkiak: Fleming

Galería Noticia

Parte-hartzaileak auzolanean jolaslekua berritzen. Argazkiak: Fleming

Metodologiaren inguruko hausnarketa sakon baten ondorioz, auzolanean berritu dute Villabonako Fleming ikastetxeko Haur Hezkuntzako jolaslekua, Arroako eraikinean. Esperientziak emaitza oso ona izan du eta auzolanerako grina piztu du.

“Urte asko daramagu metodologia berdina jarraituz eta aldaketa baten beharra sentitzen hasiak gara aspalfitik. Beti egon gara gauza berriei ekiten, proiektu eta ikaskuntza berriak probatzen, baina hausnarketa hau sakonxeago doala esango genuke, izan ere ikastetxeko espazioak, materialak, hezitzailearen papera, haurraren papera,…haurrarekin zerikusia duten alderdi guztiak hausnar-tzen hasi gara”, azaldu dute Fleming ikastetxetik.

Piztu jolaslekua! proiektua hausnarketa prozesu honen adarretako bat da. Arroako patioa gune hezi-tzaile aberatsagoa bihurtu nahi izan dute, haurren benetako beharrak modu egokiagoan asetuko dituen jolasleku erakargarriagoa sortuz. Boluntarioak eskatu eta auzolanerako deia egin zuten guraso eta irakasleen artean patioa berritzeko proiektua diseinatuz. “Ez da txukunketa hutsa izan. Patioa eskolako beste gune hezitzaile garrantzitsu bat gehiago delako, ikasgeletan egiten denaren luzapena eta jangelako garaian ere erabiltzen duten espazioa delarik. Egun gutxi pasa diren arren jada hasiak gara eraldaketaren ondorio onak nabaritzen haurrengan”, azaldu dute.

Epe motzean, Haur Hezkuntzako bi ikasgeletan “gela bereziak” sortu nahi dituzte, material eta funtzionamendu bereziak izango dituztenak. Gabonak ondorenerako gela hauek egokituta izan nahi dituzte. “Hortik hasi nahi dugu, baina formakuntzatik tiraz aldaketak areagotzen joango dira”, amaitu dute.