Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Runing-joak

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

laster egiteak baizik ez ditu bizi, egun aproposa noiz helduko zain, astean bitan, hirutan, lautan… korrika egitera ateratzeko: horra zer diren runing-joak. Arras egokia da Aingeru Epaltzaren azken liburuaren izenburua baliatzea (Mendi-joak) laster egitearen inguruan gertatzen ari dena azaltzeko. Baina izenburua ez ezik, mendi giroko ipuin maisuki onduen mamia ere balia dezakegu lasterkarien arteko harremanak marrazteko;bizitzaren gorabeheretan barnera-tzeko. Nonahi ikusiko dituzu lasterkariak negu gorrian nahiz uda minean, egun argiz nahiz gauez, banaka nahiz taldeka, edo bikoteka (laguna edo amorantea bidelagun), lagunartean edo familian, haur-aulkitxoa bultzaka edo txakur lokarritik tira eginda, Arga bazterretan, Gaztelugibelen, Arantzadin, Campusetako belardietan, karrika artean edota Ezkaba mendiko errepide zartatuan, txandal zaharrak aldean edo runing egiteko azken jantzi izerdi-jale garestiak soinean. GPS-kronometro, kilometro-kontagailu eta gisako tresnarik ezin falta gainean. Lasterkariak bezala ugaritu dira lasterketak eta probak azken urteotan;horietako batzuk dirua irabazteko asmo garbia duten enpresek antolatutakoak. Badira, hala ere, bertzelako lasterketak, kirol elkarteek edo herritarrek izerdiz eta sos gutxirekin prestatutakoak. Jendearen eran-tzuna dute sari. Horien artean, Txantreako Herri Krosa. Zortzi kilometro doi, Irubidetik abiatuta. Gero, Magdalenako zubi meharra eta baratzak, erreka bazterrak, Burlata aldeko muga, galsoroak, betiko “Txandrea”, eta helmuga Irubiden berean. Hogeita bortz urte baino gehiago, egiten hasi zenetik. Aurten, heldu den larunbatean. Jendearen gogoa eta besta giro ederra beti nagusitu zaizkio eguraldi maiz txarrari. Helmugaratu ondoren, opari ederra. Ez dizute, gainera, isostarrik eta gisakorik emanen, txistorra eta ardoa baizik.

Herramientas de Contenido