Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Abokatutzarako Sarrerako Masterreko tituludun batek irabazi du Giza Eskubideen Jaime Brunet Unibertsitateko Saria

Ainara Ericeren lanak emakumezkoen genitalen mutilazioa salatzen du emakumezkoen kontrako indarkeria gisa, eta lan hori aitortu du sariak

Lunes, 11 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 12:14h

Ainara Erice Casado Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko graduatuak eta Abokatutzarako Sarrerako Masterreko tituludunak irabazi du Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren Jaime Brunet Unibertsitateko Saria, zeina izen bereko fundazioak ematen baitu. Saria 2.000 eurokoa da, eta irabazleari egiaztagiri bat ematen zaio. Gizabanakoen eskubideen defentsa eta babesa eta garapenerako lankidetzako gaietan hobekuntza eta proposamenak ardatz dituzten Gradu eta Master Amaierako Lanak saritzen dira. Ainara Ericeren Master Amaierako Lanak “Mutilación genital: relevancia del fenómeno cultural en su tratamiento jurídico-penal” du izena, eta Leticia Jericó Ojer Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasleak zuzendu du. Lan horretan, Afrikako eta Ekialde Ertaineko zenbait herrialdetan indarkeria sexistaren eta sexuan oinarritutako diskriminazioaren molde hori sufritzen duten 200 milioitik gora emakumezkoren egoera azaltzen du Ericek. Indarkeria mota hori debekatu egiten du nazioarteko legeriak, eta zigortu, Espainiakoak. Lanaren egilearen esanean, jardunbide horrek “gizonezkoen mende jarri nahi ditu emakumezkoak”, besteak beste, ohitura, tradizioa, higienea, osasuna eta erlijioa aitzaki hartuta. Emakumezkoen egoera hori aztertzeko, nazioarteko eta Espainiako legeria kontsultatu ditu Ainara Ericek. Espainiako kasuari dagokionez, zenbait lege neurri analizatu ditu, hala nola genitalen mutilazioaren delituaren berariazko tipifikazioa eta justizia unibertsalaren printzipioari dagokionez Botere Judizialaren Lege Organikoak izandako aldaketa, bai eta jurisprudentzia zabal bat ere. Bestalde, Ericek sakon aztertu du genitalak mutilatzea penalki zigortzen duen araua eta jardunbide hori eta, batez ere, debekuzko okerraren garrantzia berariaz zigortzeko beharra. Kasua debekuzko okertzat jotzen da egileak uste badu zilegi dela modu jakin batean jokatzea, eta delituaren egileei –biktima adingabearen gurasoak normalean– zigorra txikiagotzeko edo zigorra kentzeko erabiltzen da”. Delitua zigortzeko neurriez gainera, lanean azaltzen da “Espainiak prebentzio neurriak hartu dituela ablazioa sufritzeko arriskuan dauden neskak eta emakumeak babesteko. Neurri horietan garrantzitsuena da generoa dela eta asilo eskubidea emateko aukera”, egilearen aburuz.

Herramientas de Contenido