Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Haur Txokoa izanen da aurten ere

3-12 urte artekoei zuzendua, hilaren 21a arte eman daiteke izena (20 euro)

Martes, 12 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

bortziriak- Eguberrietan, haurrei denbora libre jostagarria eta gurasoei mesede egiteko asmoarekin, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bidez, haur txoko edo ludoteka zerbitzua eskainiko da Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan abenduaren 26tik urtarrilaren 5era (biak barne). Izen ematea abenduaren 21a arte egin daiteke, 20 euroko kuota ordainduz. Taldeak aurrera ateratzeko guttienez 10 pertsonek eman behar dute izena.

Arantza eta Etxalarko eskoletan, Igantziko Barazarrean, Lesakako erabilera anitzetarako aretoan (Koskontako videa, 7-2.) eta Berako Beralandetan eskainiko dute Haur Txokoa.

Izen ematea Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 948 63 50 36 telefonora deituz edo ssblesaka @lesaka.eus helbide elek-tronikora idatziz egin daiteke. - Aitor Arotzena

Herramientas de Contenido