Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Saskiari omen egin diote Igantziko abenduko kultur egunetan

Martes, 12 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Saskiari omen egin diote Igantziko abenduko kultur egunetan.

Saskiari omen egin diote Igantziko abenduko kultur egunetan. (O.TXOPERENA)

Galería Noticia

  • Saskiari omen egin diote Igantziko abenduko kultur egunetan.

IGANTZI.Euskara Batzordeak antolatutako abenduko kultur egunen baitan, ortzirale eguerdian kantu poteoa izan zen Arantzako Mitxelena aita-semeekin, herriko elkarte eta ostatuetan. Arratsaldea, berriz, saskiari omen egiteko izan zen. Arratsaldean saskia egiteko tresnen erakusketa izan zen, eta duela hamabortz urte egindako argazkiak ere ikusgai izan ziren. Arratsaldean, haurrentzako saskigintza tailerra izan zen eta Jesusmari Sein aritu zitzaien saskia nola egin irakasten. Ondotik, Oier Fuentesen Azken saskia dokumental laburra eskaini zen. Ortzegunean, Bide eginez. Nafarroako Ikastolak 1969tik 1991 arte. Igantziko Ikastola solasaldia eskaini zuen Juan Luis Larrazak. Larrazak oraintxe argitaratu du Bidea eginez liburua, eta bertan kontatzen du Nafarroako ikastolen lehen 22 urteetako ibilbidea. Igantzin ere ikastola izan zen, 1991. urtean sare publikoan sartu zen arte. Argazkiak: O. Txoperena

Herramientas de Contenido