‘16 semanas’ laburmetraila garaile korto lehiaketan

Ordiziako Giza Eskubideak Herrira egitasmoak antolatutako sariketan 170 lan jaso dituzte munduko 22 herrialdeetatik

2017(e)ko abenduaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Asier Zinkunegi nazioarteko korto sariketako une batean.

Asier Zinkunegi nazioarteko korto sariketako une batean.

Galería Noticia

Asier Zinkunegi nazioarteko korto sariketako une batean.

ordizia-Ordiziako Giza Eskubideak Herrira egitasmoak urtean zehar antolatzen duen ekintza nabarmenetako bat amaitu da dagoeneko. Iaz hasi eta aurten ere , nazioarteko korto lehiaketa bat egiten dute eta aurtengoan Carlota Coronadok zuzendutako16 semanas lanak jaso du sari potoloa. Hain zuzen ere, 1.000 euroko saria eskuratu du Espainiako ekoizpen honek. Publikoaren hautaketari dagokionez, Publikoaren saria Retouch lana izan da balorazio hoberena jaso duena, 300 euroko ordainsaria eskuratuz. Kasu honetan, Taiwaneko ekoizpena da eta zuzendaria Yi-Shan Wang da. Bestalde, nahiz eta nazioarteko lehiaketa den, goierritarrek egindako ikus-entzunezkoek ere izaten dute aitortza. Aurten, Goierriko egilea duen kortorik onenaren saria Jakintza Ikastolako ikasleentzat izan da, eta hauek ere 300 euroko saria jaso dute.

Dudarik gabe, badu sona korto lehiaketak. Hala nola, nazioarteko atalean, aurtengoan, 170 korto jaso dituzte munduko 22 herrialdetatik: Thailandia, Taiwan, Frantzia, Belgika, Canada, Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Angola, Senegal eta Australia daude, esaterako, horien artean.

hautaketa prozesuaAurreko urteko prozesu bera jarraitu dute irabazleak aukeratzerako garaian. Hala, ikuskapen komisio batek, 170 korto horietatik 17 korto hautatu zituen hasiera batean, haien ustez kalitate maila altuena zutenak;eta nola ez, giza eskubideen gaia ondoen tratatzen zutenak laburmetraian zehar. Horren ondoren, parte har-tze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 300 herritarrek eta 14 eragilek, 10 korto onenen horien artean finalistak aukeratu zituzten. Azkenik, alde batetik, artea eta ikus entzunezkoen profesionalez osaturiko taldeak, tartean Sara Cozar, Teresa Calo eta Asier Zinkunegi, eta bestetik, udal ordezkariez, hala nola, Iñaki Hidalgo kultur teknikaria eta Jose Ignazio Iturrioz udal zinego-tzia zeuden epai mahaian. Horiek izan dira aurtengo irabazleak zein-tzuk izan behar diren erabaki dutenak.

Ordizia Hiri Hezitzailea programaren baitan, eta Dar-dar produkzioaren eskutik, udala eta herriko eragileak hainbat ekimen ibiltzen dira urtean zehar Giza Eskubideak Herrira proiektua aurrera ateratzen. Antolatzaileak “oso gustora” azaldu dira aurten egon den parte hartzearekin eta aurkeztutako lanen maila “onarekin”. - M.A.