Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

“Beharrezkoa da Goierriko laguntza gure ikastoletan”

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna eskainiko dute Sehaskaren alde

M. Aranburu - Miércoles, 13 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Ziburu, Urruña, Beasain, Ordizia eta Lazkaoko ikastolen ordezkariak, Porrotxekin aurkezpenean.

Ziburu, Urruña, Beasain, Ordizia eta Lazkaoko ikastolen ordezkariak, Porrotxekin aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Ziburu, Urruña, Beasain, Ordizia eta Lazkaoko ikastolen ordezkariak, Porrotxekin aurkezpenean.

ordizia- Eguberrien bueltan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Borobilean ikuskizun berria eskainiko dute abenduaren 23an, larunbatean, Ordiziako Majori kiroldegian. Ordiziako Jakintza ikastolak, Lazkaoko San Benito ikastolak eta Beasaingo Andramendi ikastolak antolatu dute saioa urteroko legez, eta beste urteetan bezala, sarrerekin eskuratutako dirua, Seaskarentzat, Iparraldeko ikastolentzat izango da.

“ Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan epe luzerako zorrak hartuta ditugu. Eraikinak 10-15 urte ditu eta denboraren eragina nabarmena da, izan ere, dagoeneko teilatutik ura sartzen zaigu”, nabarmendu du bertako zuzendariak, Jurgi Arrizabalagak. Kasu antzekoaz hitz egin du Fredo Ontxalo, Urruñako eskolako zuzendariak: “ikastola zahartzen ari da eta berogailuarekin arazoak ditugu. Aldatzeko garaia da eta lagun-tza publikorik jasotzen ez dugunez, behar-beharrezkoa da Goierritarren laguntza gure ikastolek aurrera jarraitzeko”, azaldu du.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, bi emanaldi egingo dituzte hilaren 23an: lehena 16.00etan izango da eta bigarrena, berriz, 18.30ean. Sarrerak zazpi euro balioko du eta eskualdeko hainbat herritan jarriko dituzte salgai gaurtik aurrera. Ordizian Villa Eugenian eta Majorin eskuratu ahalko dira 17.00etatik 18.30era, eta ondoren, agortu arte, Majorin. Lazkaon Gerriko liburudendan, Seguran Elorripe tabernan, Itsasondon Kaxintanen, Zaldibian Joxepane tabernan, Idiazabalen Izpar gozoki dendan eta Beasainen gaur eta bihar Andramendi ikastolan jarriko dituzte salgai eta gero Antzizar tabernan.

berrikuntzakAurtengoan berrikuntzak izango dira pailazoen ikuskizunean. Hala nola, Ordiziarockeko antolakuntzako kidea den Urko Ruiz de Apodakak aurreratu du aurtengoan “bukle magnetikoa” jarriko dutela entzumen arazoak dituzten guztiek saioak “gozatzeko aukera” izan dezaten: “inplantea edo protesia duten guztiek soinu mahaira konektatuko ahalko dira zuzenean, eta entzuteko aukera izango dute. Soinuaren frekuentziak iritsiko zaizkie eta hala haiek ere goza-tzeko aukera izango dute”.

Bestalde, Borobilean lana “desberdina” dela agertu du Porrotx pailazoak: “hausnarketara eramango gaitu ikuskizunak. Gure artean ditugun gatazkak nola konpondu ditzakegun aztertuko dugu. Borobilean jarri, elkarri begiratu, elkarbanatu eta partekatu egingo ditugu izan ditzakegun arazoak”.

elkarlanaren ondorioGoierriko, Ziburuko eta Urruñako ikastolek elkarlana hasi zutela 21 urte igaro dira. Iparraldeko eskoletako ordezkariek Goierritarren “eskuzabaltasuna” eskertu nahi izan dute, urtero-urtero eskuratutako diruari esker haien ikastoletan hobekun-tzak egiteko aukera izan dutelako. Hala ere, Porrotxek eskerrak haiei eman nahi izan dizkie: “Iparraldea eredu da guretzat, zuek zarete erreferente. Elkartasunetik, txikitasunetik aurrera egiten duzue. Ikastola txikiak zarete baina irudimena eta lanketarekin aurrera egiten duzue”.

Guztiek deia zabaldu nahi izan dute eta goierritarrei bi saio hauetara azaltzeko eskatu diete;alde batetik, ikuskizunean ondo pasa-tzeko aukera izango delako, eta bestetik, beharrezko laguntza eskaini ahalko zaielako Urruña eta Ziburuko ikastolei.

Herramientas de Contenido