Merkatu txikiarekin hasiko dute Alegian Gabonetako egitaraua

Larunbatean hasi eta urtarrilaren 5a bitarte adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak izango dira

Miércoles, 13 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Alegia- Larunbatean, abenduaren 15ean, hasi eta urtarrilaren 5era bitartean, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak izango dira Alegian.

Gabonetako egitarauarekin hasteko, Aralar institutuak merkatu txikia antolatu du larunbaterako, 18.00etik aurrera, plazan. Abenduaren 20an, 19.30ean Elizpe zinean, Loatzo musika eskolako bandaren kontzertuak emango dio jarraipena egitarauari. Hilaren 22an, musika eskolako ikasleen emnaldia izango da.

Abenduaren 23an Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute eta 24ean kantuan aterako dira San Juan eskolako ikasleak eta Txintxarri abesbatza. Hilaren 25ean, Txintxarri abesbatzak meza nagusian abestuko du.

Abenduaren 26an eta 27an ume eta gaztetxoentzako ekintzak egingo dira ludotekan eta parte hartzeko abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean.

Abenduaren 27tik 30era Gabonetako Pilota Topaketa jokatuko da eta kirolarekin jarraituz, VIII. San Silbestre lasterketak ere ez du hutsik egingo aurten eta urteko azken egunean presoen aldeko manifestazioa ere izango da.

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 1ean Txintxarri abesbatzak meza nagusian abestuko eta, ohiturei eutsiaz, udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan. Urtarrilaren 2an eta 4ean eskalada saioak izango dira, eta Gabonetako egitaraua borobiltzeko, urtarrilaren 5eko errege kabalgata izango da. - M.S.S.