Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

‘Zestoa zuretzat’ kanpaina abiatu dute merkatariek

Logo berria aurkeztu du Merkatari Elkarteak eta hainbat egitasmo jarriko dituzte martxan

Ane Roteta - 2017(e)ko abenduaren 13a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Zestoan Merkatari Elkarteko kideak, logo berriarekin.

Zestoan Merkatari Elkarteko kideak, logo berriarekin.

Galería Noticia

  • Zestoan Merkatari Elkarteko kideak, logo berriarekin.

ZESTOA- Zestoako Zestoan Merkatari Elkarteak Zestoa zuretzat izeneko kanpaina abiatu berri du, herriko merkataritza indartzeko asmoz. Logo berritua aurkeztu eta kanpainari hasiera eman zioten joan den astelehenean. Baina, kanpaina bat baino gehiago dela azpimarratu zuten, epe luzerako begirako egitasmoa baizik.

Herriko merkataritza laguntzea eta sustatzea da egitasmoaren helburu nagusia, baina irudi berria aurkeztu duen Bitamina enpresako Arkaitz Barriolak aurkezpenean azaldu zuenez, beste asmo garbi bat ere badago horren atzean: “Herria susper-tzeko asmo bat dago;izan ere, merkataritza bizirik dagoen herri batean mugimendua dago, hau desagertuko balitz herriaren arima desagertuko litzateke”.

Hala, kanpaina berria abiatzearekin batera, elkarteak aurreran-tzean erabiliko duen irudi eta leloa azaldu zituzten: “Markak hiru elementu ditu. Batetik, Zestoa eta zure-tzat hitzen Z hizkia;bestetik, ohiko erosketa poltsa bat;eta azkenik, irribarre bat. Mezu positiboa nahi dugu transmititu, azken finean, herritarren zerbitzura dagoela jende asko egunero-egunero lanean. Herrian eros daitekeena merkataritza guneetan edo Internetek eskaintzen duena baino hobea izan daiteke, eta gainera gertuko tratu pertsonalizatu batekin”.

Horretaz gain, dendariekin izandako bileretan kontzeptu “interesgarri eta polita” atera zela nabarmendu zuen Barriolak, herriaren zaindariarena. “Egia da dendari eta merkatariak herriaren zaindariak direla, beti baitaude hor. Hori esker-tzekoa da, eta hain zuzen ere, horregatik da garrantzitsua beraien papera. Kaleko bizitzan ematen diren gauzak ikusten dituzte eta askotan irtenbideak ere beraiek dituzte”, azpimarratu zuen Barriolak.

Zenbait egitasmoZentzu horretan, aurrerantzean egitasmo ezberdinak aurrera eramango direla azaldu zuen, baina oraingoz marka ezagu-tzera emango dute. Horretarako, Zestoako establezimendutan zenbait elementu egongo dira;besteak beste, pegatinak, kartelak eta denden sarreretan jartzeko alfonbrak. Bestalde, aurrera begira, zenbit egitasmo dagoeneko buruan dituzte eta horien artean bat aipatu zuen: “Triviala bezelako joko bat jarriko dugu martxan. Fitxa batzuk jarriko ditugu dendetan, herritarrek Zestoari buruzko galderak erantzuteko eta ondoren zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztiekin. Ideia esanguratsua iruditzen zaigu bi kontzeptu nagusiek bat egiten dutelako: dendaria eta merkataritzak herriarekin duen lotura zuzena”.

Bestalde, kanpaina honen osagarri eskualde mailan hilaren 22an aurkeztuko den bideo berri baten berri eman zuten. Hala, Erosi ezazu herrian lelopean, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatari elkarteek bultzatuta ikus-entzunezkoa argitaratuko dute, herrian kontsumitzeak dituen onuren berri emateko.

Herramientas de Contenido