Euskaraldia nola garatu aztertzeko bilera izango da etzi

2017(e)ko abenduaren 14a, osteguna - 10:47etan eguneratua

SORALUZE – Soraluzeko herriak Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak 2018rako antolatu duten Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenarekin bat egin du. Hori dela eta, ekimena herrian nola garatu aztertzeko jardunaldia izango da larunbatean (10.30ean) antzokian. Bertan “euskaraz egiten duten herritarrez gain, ulertu arren egiten ez duten herritarrek ere” parte har dezakete. – J.L.