Ezoziko Ama abesbatzak Elgoibarko bandarekin joko du

2017(e)ko abenduaren 14a, osteguna - 10:48etan eguneratua

SORALUZE – Ezoziko Ama abesbatzak bere 25. urteurrena ospatzeko ekintza ugari antolatu ditu urte osoan zehar. Eta hori borobiltzeko kontzertu berezia eskainiko du larunbatean, Elgoibarko Udal musika bandarekin batera. Emanaldia 20.00etan hasiko da kiroldegian eta sarreren prezioa 5 eurokoa izango da. – J.L.