Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Kirolak eta liburuek girotuko dute urte amaiera Zizurkilen

Asteburu honetan hitzaldia, Gau Krosa eta Pilota Txapelketako finalak izango dira

Marta San Sebastian - 2017(e)ko abenduaren 14a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Maite Amenabar Kultura zinegotzia eta Ainhoa Larrea Kultura teknikaria, atzo Intxaur frontoian.

Maite Amenabar Kultura zinegotzia eta Ainhoa Larrea Kultura teknikaria, atzo Intxaur frontoian.

Galería Noticia

  • Maite Amenabar Kultura zinegotzia eta Ainhoa Larrea Kultura teknikaria, atzo Intxaur frontoian.

Zizurkil- Ekitaldiz gainezka dator urteko azken txanpa Zizurkilera. Kirolak hartuko du erabateko protagonismoa asteburu honetan eta datorren astean, hilaren 19tik 27ra Liburuaren Astea antolatu dute.

“Kirolean hainbat arlo landu nahi izan ditugu, guretzat garrantzia dutelako, esaterako, elikadura eta nesken kirola”, azaldu zuen atzo egindako aurkezpenean Maite Amenabar zinegotziak. Hala, bihar neska futbolariekin egingo den entrenamendu berezirako gonbidapen zabala egin dute. Aintzane Encinas Realeko kapitain ohiak zuzenduko du saioa 16.00etatik 17.30era eta edozein neska ongi etorria izango da Danena futbol zelaian. Ondoren, 19.00etan, Aitor Ugalde nutrizionistak eta Javi Rivero sukaldariak kirolariei zuzendutako hitzaldia eskainiko dute Atxulondon. Larunbatean Hamabi Orduz Kirolean arituko dira zizurkildarrak eta, besteak beste, umeentzako ekintzak (goiz zein arratsaldez), zumbatoia Intxaur frontoian (18.00) eta XXI. Gau Krosa izango dira (22.00etan haurrak eta 22.30ean, helduak). Kirolari eskainitako asteburua borobiltzeko igandean Zizurkilgo VI. Pilota Txapelketako Finalak jokatuko dira Intxaur frontoian.

Kirol astea

Bihar, abenduak 15. Neska futbolarien entrenamendu berezia (16.00-17.30) eta kirolarientzat elikadurari buruzko hi-tzaldia Atxulondon (19.00).

Larunbata, abenduak 16. Hamabi orduz kirolean;zumbatoia, eta Gau Krosa eta abar.

Igandea, abenduak 17. Zizurkilgo VI. Pilota Txapelketako Finalak Intxaur frontoian (9.30).

Liburuaren astea

Abenduak 18. Mozoloren bidea ipuin kontaketa Plazida Otaño liburutegian (17.30).

Abenduak 20. Gabon ipuinak Iriarte kultur etxean (17.30).

Abenduak 22 XVI. Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako eta I. BookTrailer Lehiaketako sari banaketa liburutegian (17.30).

Abenduak 27. Montesoriren botila sentsorialen tailerra liburutegian (17.30).

Abenduak 28. Ipuinen mundua familian liburutegian (17.00).

Herramientas de Contenido