Motor asteburua egingo da lehen aldiz Beasainen

Segurtasuna lantzeko ekintzak egiteaz gain, Erauskingo auto igoera ere izango da

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 14a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Iñigo Arrizabalaga, Ibon Arregi, Jon Esnaola, Elena Ruiz eta Angel Gurrutxaga, aurkezpenan.

Iñigo Arrizabalaga, Ibon Arregi, Jon Esnaola, Elena Ruiz eta Angel Gurrutxaga, aurkezpenan.

Galería Noticia

Iñigo Arrizabalaga, Ibon Arregi, Jon Esnaola, Elena Ruiz eta Angel Gurrutxaga, aurkezpenan.

beasain- Ekintza berri bati ekingo diote Beasainen egunotan, izan ere, bertako motorzale lagun talde batek motorraren inguruko asteburua antolatu du. Helburua herrian giroa sortzea da, baina horrez gain, segurtasunez eta arretaz gidatzeko kon-tzientzia sortu nahi dute beasaindarren artean. Helburu horri lotuta heziketa landuko dute eta igandean, III. Erauskingo auto igoera lasterketa jokatuko da.

Gidatzerakoan segurtasunez joka-tzea behar beharrezkoa da, eta ezinbestekoa da txikitatik hastea heziketa horrekin. Larunbatean, egun osoan zehar haur zein helduentzako ekitaldi ugari egongo dira Gernika pasealekuan. “Segurtasuna landuko dugu, baina informazioa ere banatuko dugu eta hori praktika-tzen jartzeko aukera egongo da”, azaldu dute motor asteburuaren antolatzaileek. Bost eta hamahiru urte bitarteko haurrek eta gaztetxoek gidatzerako orduan kon-tzientzia izateko bide heziketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, Gernika pasealekuko frontoian. “Kart elektrikoez baliatuz, errepideetako seinale, zebrabide edota oztopoen aurrean zer jarrera eduki eta zein erabaki hartu ikasiko dute. Kart elektriko horiek zirkuitu itxi batean gidatu ahal izango dituzte, heziketa eta jolasa uztartuz”, zehaztu dute. Horrez gain, Scalextric erraldoi bat eta auto telegidatuak ere egongo dira haurrentzako.

Helduek ere izango dute aukera gozatzeko eta errepidean dauden arriskuez jabetzeko. Hala, Gipuzkoa plazan segurtasunez gidatzeko ikastaroa egongo da zirkuitu itxi batean. “Konoak ekidin, balaztak era ezberdinean erabili eta bolantea nola maneiatu erakutsiko da. Gainera, nahita zoru irristakorra egingo da, horrela errealitatea ahalik eta hobekien simula-tzeko. Ez da aurretik esperientziarik behar, izen ematerakoan gida baimena aurkeztu beharko da soilik”. Gainera, bi simulatzaile ere egongo dira. Iraultzaile simulatzailean istripu batean autoa irauliz jasandakoa ikusi ahal izango da, eta bestalde, alkoholaren eraginpean gidatzeko simulatzailea ere egongo da.

auto igoeraIgandean, berriz, duela hainbat urte egiten zen lasterketa berreskuratuko dute: Erauskingo III. Auto igoera. Lasterketaren izenak dioen bezala, irteera Erauskin plazan egingo da, San Martin estatua aurrean, eta helmuga ere Erauskin auzoan izango da. Diziplina desberdinetako Euskal Herriko eta Espainiako 35 pilotuk hartuko dute parte. Besteak beste, Txus Jaio, Gorka Antxustegi, Joseba Iraola eta Javi Villa izango dira irteeran. Nahiz eta txapelketa bateko proba puntuagarria ez izan, “federazioaren onespena izateaz gain, ezarritako segurtasun neurri guztiak bermatuko” direla adierazi dute.