Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Estanpazio eta artelanekin jolasean

Basterretxea, Salazar, Jauregi eta Zumetaren obren serigrafiekin erakusketa zabaldu du Usoa Zumetak

A. Zabaletaren erreportajea. - 2017(e)ko abenduaren 15a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Bisitari bat, serigrafiei begira.

Bisitari bat, serigrafiei begira. (Argazkia G. Estrada)

Galería Noticia

  • Bisitari bat, serigrafiei begira.

Dora Salazar, Koldobika Jauregi, Néstor Basterretxea, Ainize Txopitea, Edu López, Carmelo Ortiz de Elgea eta Jose Luis Zumetaren (bere aita) lanak aukeratu ditu oraingoan. Egia esan, Zumetak autoreak hautatu ditu eta haiei proposamena egin ondoren haiek izan dira obra zehatzak aukeratu dituztenak.

Batzuk koloretsuak dira, besteak marrazki soilak... Gehien kostatu zaizkion lanen artean Dora Salazarren marrazki bat dago. Zumetak mahai gainean denbora luzean izan zuela aitortu du, harekin lan egitera ausartu zen arte. Marrazkia izatean, serigrafia egiteko prozesua konplexuagoa da, zehaztasun handiagoa behar baita lerro guztiekin. Baina gustura dago emai-tzarekin. “Sinpleak diruditenak izaten dira zailenak”, dio usurbildarrak. Koloretsuak, dena den, izaten dira jendea gehien erakartzen dutenak: “Kolorea oso baliabide potentea da”.

Serigrafia sortzeko prozesuan autorea bera ondoan izaten du Zumetak frogak egiten dituen bitartean. Posible denean, behin-tzat: Basterretxearen lanekin aukera hori ez baitzuen izan, haren obrak bermeotarra hil baino denbora gutxi lehenago moldatu bai-tzituen.“Nire eskua ez da nabaritu behar”, aitortu du. Izan ere, serigrafien izaeraren kontura oraindik zalantzak daudela dio, lan originalak edo kopiak diren ez baitago garbi askorentzat. Zumetak argi dauka ez direla kopia sinpleak, lanak beste terreno batera eramaten dituela estanpazioaren teknikak. Eta emaitza ikustean autoreak pozik daudela ere dio.

Lehen pausoa

Azaroan Bilbon egin zen grabatuen inguruko nazioarteko azokan aurkeztu zituen lan hauek eta orain herrian ditu ikusgai. Sutegi aretoa herrigunean kokatuta dago, frontoiaren ondoan, eta horrek ere jendea erakartzen laguntzen duela aitortu du Zumetak.

Askorentzat serigrafiak artearen mundura gerturatzeko lehen pausoa izaten direla dio, batez ere, prezioaren aldetik, askoz ere merkeagoak direlako eta ia edozeinen eskura egon daitezkeelako, ez lan originalak bezala.

Egun hauetan, gainera, Gabonetako opari moduan saltzen ari direla kontatu du: “Norberarentzat ez lukete erosiko askok, baina opari polita dela uste dute beste norbaitentzat”. Hori bai, behin deskubrituta, serigrafiek “adikzioa” ere sor-tzen dutela uste du eta bat erosita, askotan beste batzuk datozela ondoren: “Azkenean batzuetan azken pausoa eman eta benetako obrara jotzen dute”.

Usoa Zumetaren lan grafikoak hilaren 17ra arte egongo dira ikusgai Usurbilgo Sutegi aretoan, 17.00etatik 20.00etara (asteburuan 11.30etik 14.00etara ere bai).

Herramientas de Contenido