Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko laborategia abiatu dute Tabakaleran

Jaurlaritzak, Aldundiak eta Udalak sektoreko eragileekin elkarlanean garatu dute esperimentaziorako egitasmoa

Arantzazu Zabaleta Javi Colmenero - 2017(e)ko abenduaren 15a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Bingen Zupiria, Markel Olano eta Eneko Goia, Vanessa Sánchez aurkezlearekin.

Bingen Zupiria, Markel Olano eta Eneko Goia, Vanessa Sánchez aurkezlearekin.

Galería Noticia

  • Bingen Zupiria, Markel Olano eta Eneko Goia, Vanessa Sánchez aurkezlearekin.

donostia- Etorkizunean euskararen presentzia eta indarra berma-tzeko euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza ezinbestekoa dela eta hori sustatzeko asmoarekin laborategia sortu dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sektoreko eragileekin elkarlanean. Laborategi horrek Tabakaleran izango du egoitza.

Zehazki, bost helburu izango ditu egitasmo berriak: euskara susta-tzea hizkuntza horren kontsumoa handituz;ekoizpen eredu eta formatu berriak esperimentatzea;sektorean onurak eragitea, bestela ez lukeelako zentzurik;herritarrei entzutea (fotomatoi-bideomatoi bat egongo da ideia berriak jasotzeko);eta zabalkunde kanalak biderka-tzea, batez ere, Interneten bidez. Hori guztia lortzeko 2deo marka sortu dute, laborategitik pasatzen den proiektua hobetuta eta markatuta ateratzeko, arrakastarako gako batzuk emanda eta nazioartera ateratzen lagunduz.

Izan ere, Handia filmak erakutsi du euskarazko produktuak nazioartera ere atera daitezkela, Markel Olano diputatu nagusiak atzo sektoreko hainbat eragileren aurrean egindako aurkezpenean gogoratu zuenez.

Hori guztia espazio fisiko batean egingo da, Tabakaleran 2018 urtean zabalduko den espazioan, baina dagoeneko eta laborategia sortzeko prozesuan jada lanean eta esperimentatzen ari direla nabarmendu zuen Olanok. Eta bide horretan proiektu zehatzak garatu dira: websailen lehiaketa bat egingo dute eta datorren urterako zortzi edo hamar kapitulu izango ditu;jardunaldiak egin dituzte arrakasta izan duten proiektuak aurkezteko eta arrakasta horren gakoak bilatzeko;Go!azen telesailaren transmedian lanean ari dira Grezian jasotako ideia berri batetik abiatuta (aplikazio bat atera dute);eta urtarrilean martxan egongo denJarri onaplikazioa sortu dute, sektoretik heldutako proposamena euskarazko eduki guztiak mugikorrean bateratzeko.

“Esperimentuak errealak dira, ez dira paperean geratuko”, azaldu zuen Goienako Iban Arantzabalek, Goiena eta Mondragon Unibertsitatea aritu baitira laborategiaren proiektuan lanean orain arte. Izan ere, “ekimenaren ardatza esperimentazioa izango da”, gaineratu zuen Olanok.

Sormen laborategia estrategikoa da Aldundiarentzat eta Etorkizuna Eraikiz programaren baitan jorratuko eta finantzatuko du. Dena den, Jaurlaritzak eta Udalak ere hartuko dute parte eta hiru erakundeak elkartzen dituen Tabakalerak hartuko du laborategiaren lidergoa, bertan langile batzuk jarriz. Bertan lan egiten duten Filmotekarekin, Zine Eskolarekin eta Zinemaldiarekin elkarlana ere sustatuko dute, besteak beste.

espazio fisikoaTabakaleran zabalduko den espazio fisikoa nolakoa izango den zehaztu zuen Arantzabalek: espazio modulablea izango da, sarrera bat izango du, bilera gelak, office bat, plaza, baita estudio formal bat eta edizio gela ere, txikia baina modernoa eta konexio onekin. Proiektuak erosle izan daitezkenei aurkezteko lekua ere egongo da eta sektoreko jendearentzat eta gainerako herritarrentzat irekia izango da.

Laborategia garatzeko dirua ere egongo da eta aurrekontu zehatz bat izango du urtero, baina beti ere esperimentazio prozesuan laguntzeko, “merkatuaren ateetarainoko bidean laguntzeko”. Hala, ideiak lantzeko laguntza egongo da, bideak errazteko, langileek baliabideak eta diru laguntzak topatzen lagunduko dute... Nolabait, sektorearen “erreztatzaileak” izango direla azaldu zuen Aran-tzabalek. Hau da, sektorearen beraren ideiak eta talentua izango dira oinarria eta horien esperimentazioan eta gauzatzean lagunduko du laborategi berriak.

Sektore horrekin lanean aritu dira orain arte eta 80 pertsona baino gehiago elkarrizketatu dituzte haien ekarpenak jasotzeko. Gainera, gazteen kontsumo ohiturak aztertu ditu EHUk, 2.500 inkesta baino gehiago eginda. Eta emaitza ere eragileekin kontrastatu dute. Haien babesa eta erakundeena duelako, hain zuzen, laborategia “blindatuta” jaio dela nabarmendu zuen Arantzabalek.

tabakalera

Herramientas de Contenido

Más sobre Cultura y Ocio

ir a Cultura y Ocio »

Últimas Noticias Multimedia