Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hamasei argi berri jarriko dituzte Beasainen Eguberritan

Herriari giroa emateaz gain, bertako merkataritza sustatzeko ekintzak antolatu dituzte

M. Aranburu - Viernes, 15 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Beasaingo Kale Nagusia argiz piztuta eta jendez beteta, iazko Eguberrietan.

Beasaingo Kale Nagusia argiz piztuta eta jendez beteta, iazko Eguberrietan. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Beasaingo Kale Nagusia argiz piztuta eta jendez beteta, iazko Eguberrietan.

beasain- Eguberriak ate joka daude dagoeneko eta hainbat herritan nabaritu daiteke garai honetako magia puntu hori. Bertako giroan murgiltzeko, kalea girotu eta herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, argiteria indartzeko ahalegin berezia egin du aurtengo urtean Beasaingo Udalak. Gaur arratsalde-iluntzean piztuko dituzte Eguberrietako argi horiek eta errege eguna pasa eta gero kenduko dituzte datorren urtera arte. Bitartean, Beasaingo hainbat txoko kolore bereziz jantzita ikusi ahalko dira. Kaleetako argiteria arruntarekin piztuko dira Eguberrietakoak ere, eta ordutegiari dagokionez, Udalak jakinarazi du argi horiek goizaldeko ordubietan itzaliko direla.

“Azken hamar urteetan ez da aldaketarik izan argi kopuruari dagokionez”, azaldu dute Udaletik, eta ildo horri jarraituz, aurretik argitzen ziren hainbat kale berriro argiz jan-tziko dira Eguberri hauetan. Aurten, baina, berrikuntza modura, hamasei puntu berritan jarriko dituzte argiak: sei Ezkiaga Etorbidean egongo dira, Igartza Oleta kalea lau argi berriz jantziko da, eta Nafarroa etorbidean, Barrendain plazako bidegurutzetik Mendeurren etorbideko bidegurutzeraino, sei jarriko dituzte. Horrela, Beasaingo gune nagusiak Eguberrietako giroaz argiztatuta egongo dira.

Gainontzean, ohiko kaleetan urtez urte jarrita izan dituztenak mantenduko dira. Hain zuzen ere, puntu hauetan jarriko dituzte: Kale Nagusian, Iturriotz kalean, Esteban Lasan, San Inazion eta Nafarroa etorbideko arboladian ikusi ahalko dira. Guztira, beste urteetan jarritako 19 argi puntuak mantenduko dituzte.

Ohikoak diren arkuak, biribilak eta pinu itxurazkoak hainbat leku atonduko dituzte eta zorionak hitza adierazten dutenak herri sarreretan kokatu dituzte. Gainera, Udaletik nabarmendu dutenez, “jarriko diren argi guztiak kontsumo urriko led argiak” izango dira;garai hauetan ere kontuan izango baitute argiak piztuta izateak eragiten duen kon-tsumoa.

eguberritako kanpainakGabonetako giroarekin jarraituz, joan den urtean bezala, Bareak Beasaingo Merkatari Elkarteak eta Udalak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Guztira, herriko 28 dendek hartuko dute parte eta erakusleihoak urtarrilaren 6ra bitartean izango dituzte apainduta. Dagoeneko ikusi daitezke denden erakusleihoetan bertako jabeek izan duten sormen eta originaltasuna.

Epaimahaia Udaletxeko ordezkari batek, Bareakeko ordezkari batek eta herritarren iritziek osatuko dute, ohiko dinamikarekin jarraituz. Hain zuzen ere, botoa emateko epea abenduaren 23ra bitartean egongo da zabalik. Horretarako bi era edo aukera izango dituzte beasaindarrek: lehiaketan parte hartzen duen edozein establezimendutan egongo den txartela bete eta udaletxeko i-gunean egongo den kutxan uztea da bat, eta bestea, berriz, Facebook bidez: mezu pribatu bat bidali behar da Bareak elkarteko Facebookera. Botoa ematen duten guztien artean hiru sari zozkatuko dituzte: batetik, 200 euroko txeke bat eta bestetik, bi txeke ehun eurokoak. Sari horiek lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili beharko dira.

Sari banaketa abenduaren 29an izango da, 15.30tan, Udaletxeko Ba-tzar Aretoan. Parte-hartzaile guztiei sari bana emango zaie eta hiru finalistek garaikurra jasoko dute.

Bestalde, urtarrilaren 5a arte Beasain txartelarekin ordaintzen diren erosketa guztien artean Gabonetako 20 lote zozkatuko dituzte aurten. Erosketa saritua bada, momentuan bertan datafonoak ematen duen tikean agertuko da abisua;beraz, sarituek segituan jakingo dute ea lote hori irabazi duten edo ez. Gainera, Bareakeko ostalaritza guneetan erosketak egiteak ere sarituko dute. Izan ere, hamar establezimenduek lote bana zozkatuko dute izaten dituzten bezeroen artean. Erosketak egiterako orduan ere poltsa berrerabilgarriak banatuko zaizkie bezeroei.

Ez dira, ordea, egunotan erosleek izango dituzten abantaila bakarrak. Berrogei euro ordainduta, 50 euroko erosketa egiteko aukera ematen dituzten opari txartelak daude salgai Zaldizurreta 5 zenbakian dagoen Bareak-eko bulegoan. Urtarrilaren 5a arte kontsumitu ahalko dira txartel horiek.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia