Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Jostailuen aukeraketa egiteko gida kalean da

Zarauzko Udalak zenbait irizpide eta gomendio ematen ditu gida berrian

Ane Roteta - Viernes, 15 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Gidaren irudietako bat.

Gidaren irudietako bat. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Gidaren irudietako bat.

Zarautz- Gabon egunak gertura-tzen ari dira eta, ondorioz, herritarren gehiengoari buruhausteak sortzen dizkigun oparien erosketa garaia iritsi da dagoeneko. Hori kontuan izanda, Zarauzko Udalak jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida sortu du beste urte batez.

Haurrek Olentzero eta Errege Magoei desioz beteriko gutuna idazten diete eta, eskaera nagusia, orokorrean, jostailuak izan ohi dira data hauetan. Zentzu honetan, Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak zein jostailu erosi erabakitzeko garaian normalean ondoko galderak sortzen direla azaldu du: “Egokiak al dira oparitzen ari naizen jostailuak? Egokiak al dira estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko? Egokiak al dira haurren garapenerako? Harreman aberasgarriak sustatzeko balio al dute?”.

Galdera horiek guraso eta aiton-amon guztiei sortzen zaizkiela ikusita, Zarauzko Udalak duela urte batzuk hartu zuen horrelako gida bat sortzeko erabakia eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. “Beste behin ere, aukeraketa egokiena egiten laguntzeko helburuarekin sortu dugu jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida, Udaleko Parekidetasun eta Prebentzio zerbitzutik, elkarlanean”, adierazi du Miren Letamendia (EAJ) Prebentzio zinegotziak.

Herriko ikastetxeetanUdaletik jakinarazi dutenez, gida hau Zarauzko ikastetxeetan banatuko dute datozen egunetan;besteak beste, Haurreskolan, Haur Hezkun-tzan eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetako haurren artean.

“Gidan, hezigarriak, dibertigarriak eta gustukoak izango dituzten jostailu eta jolasak aukeratzeko pausoak zehazten dira, ondoko irizpideak kontuan izanik: hala nola, talde lana bultzatzen dutela, denbora luzez interesgarriak izango direla, genero banaketarik egiten ez dutela, eta irudimena bultzatuko dutela”, nabarmendu dute zinegotziek.

Gidan bertan azaltzen denez, “jolasaren bitartez besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa”.

Beraz, aurrerantzean herriko eskoletan egongo da eskuragarri kaleratu berri den gida. Dena den, saretik ere deskargatzeko aukera izango da www.berdintasunazarautz.wordpress.com edota www.prebenzioa.wordpress.com webguneetan.

Herramientas de Contenido