Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

San Martineko Larrialdiek goizeko 10:00etara aurreratu dute irekiera-ordua, populazio helduaren gripe-kasuen arretarako, aurreikusten den hazkundea dela eta

Osasun Departamentuak indartu egingo du bere dispositiboa datozen bi hilabeteetan zehar eta, gripearen sintomen aurrean, autozaintza gomendatzen du lehen aukera gisa;zailtasunik izanez gero edo pertsona ahulen kasuan, ohiko osasun-etxera joatea da gomendatzen dena

Lunes, 18 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 18:11h

San Martin doktorea zentroko Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak, datorren astelehenean hasi eta hurrengo bi hilabeteetan zehar, goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak astegunetan, gripe-kasuen hazkundearen aurreikuspena dela eta populazio helduari arreta eskaintzeko.

Hala, aurreratu egingo da eta bost ordutan gehituko da Larrialdietako zerbitzu honen ordutegia, zeinak, 10:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, mediku batek, erizaintzako profesional batek eta administrazioko laguntzaile batek osatutako talde batekin emango duen arreta. San Martin doktorea zentroko Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak, datorren astelehenean hasi eta hurrengo bi hilabeteetan zehar, goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak astegunetan, gripe-kasuen hazkundearen aurreikuspena dela eta populazio helduari arreta eskaintzeko. Hala, aurreratu egingo da eta bost ordutan gehituko da Larrialdietako zerbitzu honen ordutegia, zeinak, 10:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, mediku batek, erizaintzako profesional batek eta administrazioko laguntzaile batek osatutako talde batekin emango duen arreta. Osasuneko kontseilariak, Fernando Domínguezek, gaur bertan aurkeztu du hurrengo gripe-izurriteari begirako arreta-dispositiboa, arreta-maila desberdinetarako neurriekin. Neurri horietako batzuk berehala jarriko dira martxan eta hurrengo egunetan zehar abiatuko dira beste batzuk, eskaeraren arabera. Domínguezekin batera izan dira Alfredo Martínez, Arreta Sanitarioko zuzendaria, Santos Induráin, Lehen Mailako Arretako gerentea eta María José Pérez, Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutuko zuzendari-gerentea. Osasuneko kontseilariak azpimarratu duenez, "San Martineko Larrialdietako irekiera-ordua goizeko10:00etara aurreratzeak hiritarren irisgarritasuna hobetzeko bidea emango du, gripea, hotzeria, arnasketa-birusak eta beste infekzio batzuk direla eta osasun-sistemetako artatzeak nabarmen hazten diren garai honetan". Dena den, berriz nabarmendu nahi izan du Domínguezek "gripe-prozesu baten aurrean garrantzitsuena autozaintza dela. Zaintzea da osasun ona izateko lehen pausua. Hori dela eta, horrek izan behar du gure lehen aukera. Bigarren, edozein duda izanez gero, Aholku Sanitariorako Erizaintza Zerbitzuaren bitartez arreta jasotzeko aukera daukate herritarrek, bai online edo bai telefonoaren bitartez. Bertan, osasun-arazoen aurrean ekiteko modu egokienen inguruko informazioa ematen dute espezializatutako erizaintzako langileek, edo gaixotasun edo tratamenduei buruzko ohiko zalantzak argitzen dituzte. Hirugarrenez, eta zailtasun posibleak izan ditzaketen edo ahulezia gehien erakusten duten pertsonen kasuan, ohiko osasun-zentrora joatea gomendatzen da. Hurrengo arreta-maila lirateke Ospitalez kanpoko Larrialdiak, eta, azkenik, eta bosgarren mailan, Ospitaleko Larrialdien zerbitzua aurkitzen da, kasu larrienetarako gorde behar dena".

Bultzatu eta indartu egingo dira Ospitalez kanpoko Larrialdiak

Adierazi bezala, San Martin doktorea zentroko Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzua irekita egongo da datorren astelehenean hasi eta otsailaren 7ra arte, goizeko 10:00etan hasita arratsaldeko 20:00ak arte astegunetan, populazio helduari arreta eskaintzeko, eta 24 ordutako arreta-ordutegia mantenduko du larunbat, igande eta jaiegunetan. Larrialdietako pediatria-arretari dagokionez, ohiko ordutegian jarraituko du zerbitzuak (astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara, eta 8:00etatik 20:00etara asteburu eta jaiegunetan). San Martineko Larrialdietako langileei dagokienean, sendotu egin da langile-kopurua, 3 mediku, pediatra 1 (azaroaren erdialdetik aurrera), 3 erizain eta administratzaile 1 kontratatuta, hurrengo otsailaren 11ra arte. Gainera, gogoratu behar da, pediatriako larrialdietarako berariazko eremu desberdindu bat ireki dela berriki zentro honetan, non arnasketa-terapiak eta zain barneko tratamenduak praktikatzeko erizaintzako hiru profesional kontratatu diren, eraiki berri den behaketa-gela batean. Iruñerrian ere indartuko da etxez etxeko arreta, eta baita asteburuetan eta jaiegunetan paziente kronikoentzako programaturikoa. Tutera inguruan handiagotu egingo da langile-kopurua Larrialdietako Zerbitzu Normalean, bai medikuei eta bai erizainei dagokienean, izan asteburuetan eta jaiegunetan. Lizarran ere, langileak sendotzeko aukera ari dira aztertzen, gripeak eragindako arreten areagotzeak hala eskatuz gero. Halaber, astegunetan arreta-karga handiagoa daukaten osasun-zentroek lehenetsi egingo dituzte eguneko arretak eta etxez etxeko arretak, arreta-beharren aurrean artatze-gaitasun handiena eskaintzeko.

Ospitaleratzeko zain dauden pazienteentzako gune berria NOGean

Ospitale-arretari dagokionean, jarduera gehien dagoen ordutegietarako gehitu egingo ditu langileak NOGek, bi mediku gehiago jarrita. Erizaintzako profesionalen, Erizaintzako Zainketa Lagungarrien Teknikarien eta zaindarien kopurua ere gehitzea aurreikusten da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 00:30etara. Era berean, indartu egingo da Pediatriako Larrialdietako Zerbitzua, mediku bat eta erizaintzako profesional bat gehituta. Urte honetan, berrikuntza gisa, espezialitate medikoetan ospitaleratzeko zain dauden pertsonentzako eremu bat prestatuko du NOGek. Gune horrek 15 pazienterentzako lekua izango du gutxi gorabehera eta erizaintzako profesionalen eta EZLTen kargura egongo da. Ohe berriei dagokienean, 36 ohe berri gehitzeko aukera dago, eta baita etxez etxeko ospitaleratzerako kontingentzia-ekipo bat gehitzeko aukera ere, 10 ohetakoa, horrek dakarren langile-hazkundearekin. Sofia Erregina ospitalean gehitu egingo da lanegunetan medikuen, EZLTen eta zaindarien langile-kopurua. Gainera, asteburuetan eta jaiegunetan zehar, sendotu egingo da Egonaldi Laburreko Unitateko erizaintza-taldea.

Telefono-arreta 948 290 290 / 848 427 888 zenbakietan

Gogoratu behar da, 948 290 290 / 848 4278 88 telefono-zenbakietan, osasun-zentroetako ohiko ordutegitik kanpo dagoen arreta-zerbitzua eskaintzen duela Osasun Departamentuak, non ohiko osasun-arazoen aurrean ekiteko modu egokienen inguruko informazioa ematen duten espezializatutako erizaintzako langileek, edo non gaixotasun edo tratamenduei buruzko ohiko zalantzak argitzen dituzten. Egunero funtzionatzen du, astegunetan 14:30etatik 21:30etara, eta 8:00etatik 22:00etara asteburuetan, 948 290 290 / 848 427 888 telefono-zenbakietan eta  enfconsue@navarra.es helbide elektronikoan. Zerbitzua osasun-arretarako baliabide eraginkor eta berehalakoa da, gripe-denboraldia bezalako sasoietan batez ere, edo baita gastroenteritisa bezalako gaixotasunei edo beste prozesu hutsal batzuei lotutakoak erantzuteko, hala larrialdietako zerbitzurako desplazamenduak saihestuz eta arretan beharrezko ez diren atzerapenak ekidinez.

Aste honetan 28 kasu 100.000 biztanleko

Foru Komunitatean 543 gripe-sindromeren berri eman da orain arte. Azken aste honetako tasa 100.000 biztanleko 28 kasutara igo da. Datu horren arabera Nafarroan oraindik ez da izurri-egoera erdietsi, 100.000 biztanleko 43 kasutan kokatzen dena. Hala ere, tasaren bilakaera gorakorrak adierazten duenez, hurrengo asteetan izurri-egoera erdietsiko da seguruenik. Denboraldia hasi zenetik baieztaturiko hamaika gripe-kasu diagnostikatu dira;horietatik 10 B motakoak dira eta bat bakarra A motakoa, H3 azpimotakoa. Kasu horiek oraindik ez dira nahikoa urte honetako izurritean nagusituko den birus-mota ezarri ahal izateko. "Sincitial" arnasketa-birusari dagokionean, goraka doan zirkulazioa erregistratu da baita. Azken astean 29 kasu baieztatu dira haurretan. 2 urtetik beherako haurrak dira gehienak, bronkiolitisa dutenak eta ospitale-arreta eskatzen dutenak.

Gripea

Urtaroko gripea birikietako gaixotasun infekziosoa da, airetik transmititzen dena eta neguko sasoian agertzen dena;bat-batean hasten da eta egun batetik hiru egunetara luza daitekeen inkubazio-epea dauka. Sukar altuagatik ezaugarritzen da, eta bai ere osasun-egoera orokorrari eragiten diolako. Buruko minekin eta mialgiekin (gihar-minak) batera ager daiteke, eta baita sudurretako kongestioarekin eta eztarriko narritadurarekin batera ere. Gripea inolako ondoriorik utzi gabe sendatu ohi da normalean, baina helduengan edo gaixotasun jakinak dauzkaten pertsonengan potentzialki larriak suerta daitezkeen zailtasunak ekar ditzake. Hori dela eta, pertsona ahulenei erasotzen badie, osasun-zentrora joatea gomendatzen da: 2 urtetik beherako haurrak, haurdun dauden emakumeak eta gaixotasun kronikoak dauzkaten pertsonak edo adindunak;baita arnasteko zailtasunak areagotzen badira edo espektorazioak berdexkak badira edo odola badarie;sukarra 4 egun baino gehiago luzatzen bada ere bai, eta baita 39 gradu baino altuagoa bada edo 24 ordutan sukarrik izan gabe egon ondoren berriz agertzen bada;eta, azkenik, baita belarrietako mina edo zorne-jarioa, legenak edo gelditzen ez diren okadak gertatzen badira. baita belarrietako mina edo zorne-jarioa, legenak edo gelditzen ez diren okadak gertatzen badira. Gripearen kutsatzea saihesteko, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak zenbait gomendio jasotzen ditu bere webgunean, hala nola eskuak maiz garbitzea urez eta xaboiz, ahoa erabili eta botatzeko zapi batekin, ukondoaren barneko aldearekin edo eskugainarekin estaltzea eztula edo doministikua egiten denean, eta jende asko dagoen lekuak saihestea kutsatzeak ekiditeko, besteak beste. Era berean, gaixotasunaren aspektu desberdinei buruzko informazioa eskaintzen du (sintomak, tratamendua, etab.), eta bai gripearen eta hotzeriaren sintomei buruzko autoebaluaziorako galdeketa bat ere, erantzunen araberako gomendioekin. Nabarmendu behar da, gainera, birus baten ondorio denez gero, ez direla antibiotikoak gomendatzen, eta sintomak arintzeko botikak erabilita bakarrik tratatu behar dela.