Ateak zabaldu ditu Irungo ‘Txikilab’ haur txoko berriak

Ume eta gaztetxoei zuzenduta, programa zabala izango da Gabonetan hiriko hiru espazioetan

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko abenduaren 19a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Isabel Arrigain, Josune Gómez zinegotzia eta Ane Calvo, atzo, ‘Txikilab’ haur txoko berrian.

Isabel Arrigain, Josune Gómez zinegotzia eta Ane Calvo, atzo, ‘Txikilab’ haur txoko berrian.

Galería Noticia

  • Isabel Arrigain, Josune Gómez zinegotzia eta Ane Calvo, atzo, ‘Txikilab’ haur txoko berrian.

irun- Azken asteetan atonketa lanei bultzada eman ostean, atzotik eta dagoeneko Gabonetako oporretara begira, zabalik dago Irungo Udalaren Txikilab haur txoko berria, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kaleko 12.ean, Palmera-Monteroko inguruan.

Hiriko hiru haur txokoetan (Lapi-tzen, Landetxan eta hauei gehitu berri zaien Txikilab honetan) zein Martindozenea gaztelekuan datozen asteetan izango den programazio bereziaren inguruko agerraldia baliatu zuen atzo, Josune Gómezek, Hezkuntza zinegotziak, instalazio honi buruzko datu gehiago emateko.

Txikilab haur txokoa” dela, bai, baina “esperimentazioa eta berrikuntza lantzeko ere sortu” dela aldi berean, “Hezkuntza arloaren apustu gisa”, eta orain arteko izen-emateak “martxa onean” doazela esan du udal arduradunak.

Palmera-Monteroko ekipamendua astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da zabalik, 16:30etik 18:00tara, 4 eta 7 urte arteko umeentzako txandarekin, eta 18.00etatik 19:30era, 8 eta 11 urte artekoei bereziki zuzenduta, baina “adin desberdinetako umeak eta familiak ere elkartuko dituzten ekimenak egitea ere aurreikusten” dela esan du Isabel Arrigainek, Irungo haur txokoen koordinatzaileak.

Gabonak, bereziakGabonetako oporretan, hiru haur txokoek 9.00etaitk 13.00erako ordutegi berezia izango dute, eta www.irun.org webgunean ere eskura dagoen programa zabalaren arabera, besteak beste, urtarrilaren 3an, irteera egingo da izotz pistara, bazkaria ondoren haru txokoetan eta arratsaldean, zinea eta krispetekin borobilduko dute eguna.

Martindozenea gaztelekuak ere, 12 eta 17 urte artekoentzat, “besteak beste, bonboi, grafitti eta oparien tailerrak, karaokea, gazte afaria, gazte kotiloia eta zinerako irteera” antolatuko dituela azaldu du, bere aldetik, bertako koordinatzaile den Ane Calvok.