‘Biziminez’ bidaia esperientzia izango da gaur kultur etxean

2017(e)ko abenduaren 19a, asteartea - 10:21etan eguneratua

 ELGOIBAR – Herritarrek Elgoibarko Izarra elkarteak Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin antolatzen duen Baguaz! bidaia-esperientziak egitasmoaren laugarren saioarekin disfrutatu ahalko dute gaur (19.00etan) kultur etxean. Gaurkoa Biziminez izenburupean egingo da eta bertan Antxon Arza eta Josu Iztueta lagunek 2015ean Estatu Batuetara furgonetaz egindako bidaiaren nondik norakoak ezagutzeko parada izango da. – J.L.