Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Benito Lertxundi, Iparraldeko ikastolen alde

Ostiralean bi ordu baino gehiagoko kontzertua eskainiko du Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian Seaska laguntzeko

2017(e)ko abenduaren 20a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Errenteria- Ostiralean 21.30ean, Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kantaldia eskainiko du Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. Emanaldia Orereta ikastolak antolatu du, Zubiak Eraikizproiektuaren baitan. Luzatu esku(h)ara leloarekin, Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko helburua du kontzertuak. 21 euroan salgai daude sarrerak eta saldutako sarrera bakoitzeko, hamar euro, Biriatuko, Hendaiako, Urruñako eta Ziburuko ikastolak laguntzera bideratuko dituzte.

Kontzertu luzea izango da, bi ordutik gorakoa, Lertxundik abesti zaharrak eta berriagoak batuko baititu bere emanaldian. 27 urte pasa dira Benito Lertxundik azkenekoz Errenterian kontzertua eskaini zuenetik.

1.500 sarrera jarri zituzten salgai eta bakarrik 200 gelditzen dira saldu gabe. Haiek eskuratzeko ohiko salmenta puntuak erabili daitezke herrian eta inguruko herrietan (Donostia, Hondarribia, Irun, Zarautz, Azpeitia, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Lasarte-Oria, Goizueta, Tolosa eta Hendaia) eta bestela, Orereta ikastolaren web orrian sartuta ere eros daitezke.

“Euskarak ez du legezko izaterik Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan, eta ondorioz, Iparraldeko ikastolek, Seaskak alegia, sostengua behar dute aurrera egin ahal izateko”, azaldu dute.

Orereta ikastolako kideak pozik agertu dira emanaldia izaten ari den oihartzunarekin. “Orereta ikastolaren komunitate osoa inplikatu nahi izan dugu, guztia bikain atera dadin”, azpimarratu du Anartz Muxikak, Orereta ikastolaren zuzendari orokorrak. - A.M.

Herramientas de Contenido