Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Azpeitiarrek Santo Tomas eguna ospatuko dute bihar

Mota askotako ekintza ugari izango dira jardunaldi osoan zehar luzatuko den festan

2017(e)ko abenduaren 20a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiarrek horrenbeste maite duten Santo Tomas eguneko festa ospatuko dute bihar, ohitura dutenez, ekitaldiz betetako egitarau zabalarekin.

Jardunaldiari hasiera emateko txistularien diana izango da 10.00etan. Ordu berean Patxi Azkargorta zenaren omenezko pilota txapelketaren finalak hasiko dira Frontoi Txikian.

Egitarauarekin jarraiki, Udal Musika Bandaren eta Elciegoko gaiteroen kalejirak izango dira (11.00etatik aurrera);eta eguerdian XXXV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen saria emateko ekitaldia egingo da (udaletxeko aretoan). Aurtengoan, Eromen produkzioak izan da irabazle Hysteria izeneko antzezlanarekin.

Edonola ere, Azpeitiko Plaza Nagusira gerturatzen diren guztiek txorizoa eta taloak dastatzeko eta udazkeneko azoka bereziarekin gozatzeko parada izango dute goizean zehar. Nola ez, eguerdian herri kiroletako jaialdia eta bertsolarien emanaldia izango dira herriko plazan.

Jardunaldia girotzeko Itsasiko Ttuntturroak, Musika Eskolako soinujoleak, buruhandiak, erraldoiak eta dultzaineroak arituko dira erdiguneko kaleetan.

Santo Tomas eguneko egitaraua borobiltzeko DJ Refereeren emanaldia, Gazteen XVII. Dantza Sueltoko txapelketa (18.00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean) eta Eonian elektrotxarangaren kalejira izango dira.

Ikusitakoa ikusita, festa egun polita pasatzeko aukera ona izango da biharko jardunaldi osoan zehar Azpeitian. - J.Leon

Herramientas de Contenido