Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gaur bertsolari saio bat izango da 18.00etan Niessen kulturgunean

2017(e)ko abenduaren 20a, asteazkena - 10:02etan eguneratua

ERRENTERIA – Sona handiko bertsolariek hartuko dute parte Lau Haizetarak eta Xenpelar bertso eskolak gaur arratsaldean Errenterian antolatutako saioan. Bat-bateko bertsogintzan jardungo direnen artean igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza daude. Saioa 18.00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira Niessen kulturgunean. Ondoren bertsopaper txapelketen sariak banatuko dira. – A.M.

Herramientas de Contenido