Argia eta ura, beti hor

Eguzkia, argia eta ura ardatz hartuta naturarekin dugun harremanari buruz gogoeta egiteko bidaia proposatzen du Pilar Soberónek Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ikusgai dagoen erakusketan.

Arantzazu Zabaletaren erreportajea. Gorka Estradaren argazkiak - 2017(e)ko abenduaren 21a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Erakusketa osatzen duten argazkietako bat eta landereekin osatutako instalazioa, aretoaren erdian.

Erakusketa osatzen duten argazkietako bat eta landereekin osatutako instalazioa, aretoaren erdian.

Galería Noticia

Erakusketa osatzen duten argazkietako bat eta landereekin osatutako instalazioa, aretoaren erdian.

Argia, eguzkia eta ura dira ardatza eta, haien bidez, natura islatzen du Donostiako Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan moldatutako Murgilketak. Viajes de Jungerakusketak. Pilar Soberón donostiarrak argazkiak eta instalazio berezi bat erabili ditu bisitariari gizakiak naturarekin daukan harremanari buruz gogoeta egin dezan proposatzeko.

Alde batean, negutegien bi argazki daude. Argiak betetzen ditu: “Badirudi beren kabuz argitzen direla”. Sor-tzaileak dira negutegiak baina, era berean, gizakiak berak sortutakoak. Eskuz eginak daudela antzematen da eta, nolabait, naturarekin erlaziona-tzeko eta hura ustiatzeko gertuko modu bat, jasangarria, islatzen dute. Parez pare beste bi argazki handi daude, urarenak, ibai batenak. Bat buelta emanda dago, ura goiko aldean agertzen baita. Zeruaren ibaia izenburupean, “pertzepzioa aldatzeko gonbidapena” egiten du Soberónek. “Badirudi argazkiak errealitatea isla-tzen duela baina ez du zertan, horri buelta eman nahi diot, azkenean, jolas bat da”, aipatu du donostiarrak. Argazki horien bidez uraren konnotazio guztiak bilatu ditu, bidaiarena batez ere, ilunaren eta argiaren arteko bidaia, esaterako.

Ganbararen erdian instalazio berezi bat dago, clematide vitalbalandareekin osatutakoa. Argiarekin eta itzalekin jolasa proposatzen dio bisitariari: “Bere itzalaren bidez sar-tzen da ikuslea instalazioan”. Eraikin primitiboak ekartzen ditu gogora, haiek ere begetazioz osatuta, eta espazio bat osatzen du. “Eraikin bat bestearen barruan dago”, azaldu du Soberónek, Koldo Mitxelenako Ganbara aretoa bera erakusketaren parte delako, osagarri moduan. Izan ere, erakusketa espreski espazio horretan aurkezteko osatu du donostiarrak. Landareekin osatutako espazio hori, era berean, hauskorra da, “gaur egun naturarekin dugun harremana bera bezala”.

Erakusketa osatzeko kristalezko bitrina batzuetan jarritako instalazio txikiak daude, argazkiak (urarenak, landareenak), haien gainean marrazkiak eta harriak biltzen dituztenak, “bigarren eta hirugarren dimentsioekin jolasean”. Oso elementu organikoak dira eta, espreski, haiek agertzeko aluminio hotza eta aseptikoa aukeratu du Soberónek.

Naturaren oinarrizko elementuekin haren inguruko gogoeta bultzatu nahi du Soberónek eta, itxuraz, erakusketak kutsu erromantikoa duela badirudi ere, horri ere buelta eman nahi dio donostiarrak eta, berez, eguneroko kontuei buruz ari garela nabarmendu du: “Ura eta argia beharrezkoak ditugu bizitzeko egunero”.

Carl Gustav Jung psikologo sui-tzarrak gizakiaren inkontzientean haren arbasoen esperientziaren kutsu bat mantentzen dela esan zuen eta, nolabait, naturarekin daukagun erlazioa ere duela urte asko finkatuta daukagula uste du Soberónek, gizakiok barruan daukagula eta bizitzaren zikloen parte dela. Horregatik erabaki du Jungen izena aipatzea bere erakusketaren izenburuan.

Soberónen lanak urtarrilaren 19ra arte izango dira ikusgai Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan, asteartetik larunbatera 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara (jai egunetan itxita egongo da).