Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Emaitzak interpretatzen

Jueves, 21 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

tutera- Inkesta honek datu interesgarri batzuk eman dizkigu. Galdera batzuk prestatu ditugu, gelan eztabaidatu, eta gure iritziak bildu ditugu:

neskek zergatik ez dituzte gustuko nekazaritza eta gremioetako lanak?

Lanbide horiek beti mutilekin identifikatu direlako. Telebistan mutil edo gizonezkoen lanak bezala agertzen dira. Bizitzan ere gehienetan hori gertatzen da: kotxea tailerrera eramaten baduzu, konponketak egiten dituena mutila da, garbigailua apurtzen bada, gizon bat etortzen da konpon-tzera, traktoreak gizonek eramaten dituzte, e.a. Lan horietan beti gizonak ikusten dira eta hori da dugun eredua.

mutilek zergatik ez dituzte gustuko ileapaintzailea eta estilo horietako lanak?

Gure ustez, bereizketa horiek txikitatik ematen dira. Haurrentzako jostailuak aukera-tzeko orduan dena oso bereiztuta dago, eta dendetan eta katalogoetan mutilen eta nesken gauzak daude eta desberdinak izaten dira. Mutilek gai batzuk neskenak direla pentsatu ahal dute eta alderantziz. Txikitatik ikasten da hori eta gero ideia batzuk aldatzea zaila da.

Informatikarekin lotutako lanak gustukoenak dira. Zein izan daiteke honen arrazoia?

Gaur egun, internet, mugikorra, ordenagailua e.a. asko erabiltzen ditugu eta gai horrekin interesatuta egotea normala da. Gainera, youtuberrak modan daude eta askori youtuberrek egiten dutena interesgarria iruditzen zaigu. Guretzat informatika ongi pasatzeko modu bat da.

- Argia Ikastolako ikasleak

Últimas Noticias Multimedia