Gari, Lontxo eta Joselontxok ikuskizun berria eskainiko dute

2017(e)ko abenduaren 22a, ostirala - 11:53etan eguneratua

URNIETA – Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoek Din, Dan Don ikuskizun berria eskainiko dute bihar 17.00etan Urnietako Sarobe kulturgunean. Sarrerak hiru eurotan salduko dira. Festa handi bat prestatu dute, haur eta baita gurasoentzat ere. Pailazoek eskainiko duten festan denetatik aurkituko da: barrea, umorea, musika, abenturak, eta abestiak. Sorpresak ere ez dira faltako. – A.M.

Últimas Noticias Multimedia