Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Materia gainezka egitea bilakatzen denean

gure inguruko ekosistema hobekiago ezagutzeko jardunaldiak burutu genituen urrian uharteko virgen blanca ikastetxean

Testua eta argazkia Virgen Blanca IP - Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Francisco Navarretek gidatu zituen jarduerak.

Francisco Navarretek gidatu zituen jarduerak.

Galería Noticia

Francisco Navarretek gidatu zituen jarduerak.

etxeko berriak

Urriaren 9tik 14ra, Zehar estetikoak-ekosistema periferikoakjarduerak antolatu ziren Uharten, IDENSITAT-ak eta Uharteko Arte Garaikidearen zentroak antolaturik, jarduera hauek “Materia gainezka egitea bilakatzen denean” titulupean Francisco Navarrete Sitja egile Txiletarrak burutu zituen. Honen inguruan zenbait ekin-tza irekiak antolatu ziren hala nola ingurutik ibilaldiak, marrazkiak, collage, argazkiak, soinuak, material ida-tziak eta ikus-entzunezkoak, urarekin daukagun erlazioa aztertzeko eta azaltzeko.

Virgen Blanca HLHIPko 3.mailako ikasleek parte hartu zuten eta egilearekin saio bat izan zuten. Francisco Navarrete gure gelara etorri zen eta ikasleek, Arga ibaiak gainezka egiten duenean zer gertatzen da abiapuntuarekin, duten esperientzia, sentimendu edo egiten dituzten aktibitateak azaldu zituzten. Egileak ikasgelako jarduera zuzendu zuen eta ikasleek bere ingurunearekin duten esperien-tziaren bidez jasotako soinuen grabaketa egin zien. Klasean egindakoa Arte Garaikide Zentrora eraman zuten han zegoen erakusketan gehitzeko, entzuteko aukera izan genuen gero.