Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Amets Bide dantza taldeak eusko ‘photocall’-a jarriko du bihar plazan

Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

ordizia- Ordiziako Amets Bide kultur elkarteak bihar 12.00etatik 14.30etara euskal photocall-a jarriko du Plaza Nagusian. Ekimen honen bitartez, ordiziarrak euskal jantziekin janztera gonbidatu nahi dituzte eta photocall-ean argazkia ateratzen dutenei aurrerago inprimatuta oparituko diote argazkia. Gainera, jantzirik dotoreenak saria irabaziko du. Argazkiak sare sozialetan elkarbanatzeko aukera izango da. - M.A.

ordizia- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek haien ikuskizun berria, Borobilean, eskainiko dute gaur arratsaldean, Ordiziako Majori kiroldegian. Bi saio izango dira guztira, lehena 16.00etan eta bigarrena, aldiz, 18.30ean. Jaialdi hau Seaskako ikastolen aldekoa izango da, eta eskuratzen duten diruarekin Urruña eta Ziburuko eskoletan berrikuntzak egitea da antolatzaileen asmoa. - M.A.

beasain- Datorren urtarrilaren 19an, ostirala, Beasain Usurbe an-tzokian Obra de Dios antzerkia izango da ikusgai. Obraren protagonista nagusia Mariano Peña da. Bi saio izango dira, 20.00etan lehenengoa eta bigarrena 22.15ean. Sarrerak dagoeneko salmentan jarri dituzte bai Usurbe Antzokiko leihatilan eta baita Kutxabank-en webgunean ere. Sarreren prezioari dagokionez, hamar euro kostatuko dira. - M.A.

ordizia- Euskal Gabonak ardatz hartuta, postal lehiaketa antolatu du Ordizian AEK euskaltegiak. Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek parte hartu dute. Aurten 200 lanen artean aukeratu dute eta Oihan Lezea, Safi Chaudhary, Antonio Jesus Puertas eta Garazi Zubiaurre izan dira sarituak. Lehiaketako lan guztiekin osatutako erakusketa ikusgai egongo da Barrena jauregian urtarrilaren 4ra arte. - M.A.

Herramientas de Contenido