Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
tolosaldea

Merkatu Txikia zabalduko du asteartean Laskorain Ikastolak

Ibarratik Misio Taldeak, Tolosa Sahararekin GKE-k eta Baltistan Fundazioak jasoko dute aurten irabazitakoa

Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Merkatu Txikiko aurreko urte bateko irudia.

Galería Noticia

  • Merkatu Txikiko aurreko urte bateko irudia.

tOLOSA- Laguntza bat, irrifar batlelopean zabalduko ditu aurten ateak Laskorain Ikastolak 22. aldiz Tolosako kultur etxean antolatzen duen Merkatu Txikiak.

“Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultza-tzea da”, azaldu dute. Aurten hiru proiekturen artean banatuko dituzte irabaziak: Ibarratik Misio Taldea, Tolosaldea Sahararekin GKE eta Baltistan fundazioa.

Merkatu Txikiak abenduaren 26an, asteartea, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 5a bitarte goiz (10.00etatik 13.00etara) eta arratsaldez (17.00etatik 20.00etara) egongo da irekita kultur etxean. Objektuen bilketa egin badute ere, herritarrek etxean dituzten arropak, jostailuak, liburuak eta bestelako materialak kultur etxera zuzenean eraman daitezke salmentarako Merkatu Txikia irekita dagoen bitartean. Irakasle, ikasle eta gurasoak arituko dira egunotan lanean bertan. - M.S.S.

Herramientas de Contenido