buruntzaldea

Usurbilek 11,3 milioiko aurrekontua onartu du

Bi milioi euroko kreditua eskatu da Zumarte musika eskola eraberritzeko

Aitziber Muga - Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Zumarte musika eskola datorren urtean zaharberritu eta handituko da.

Galería Noticia

Zumarte musika eskola datorren urtean zaharberritu eta handituko da.

Usurbil- 2018rako aurrekontuak onartu ditu aste honetan Usurbilek. Udal gobernuak aurkezturiko aurrekontu-proiektua gehiengo osoz onartu zen, EH Bilduren aldeko bozkekin. EAJk eta PSEk, aldiz, aurka bozkatu zuten.

Usurbilek 11,31 milioi euro izango ditu. Hauei Zumarte musika eskola eraberritzeko eta handitzeko eranskin batean agertzen diren bi milioi euroak gehitu behar zaizkio. Bi milioi hauentzat kreditua lortu du Udalak, eta hamar urtean ordainduko da. Beste inbertsio garrantzi-tsuetako bat kiroldegian egingo da: zehazki, igerileku txikia irisgarri egin eta handitu egingo da, azpiko instalazio, tuberia, kaldera eta abarrak berri-tzearekin batera. Lan horiek egiteko, Udalak 581.000 euro bideratuko ditu. Gainera, Artzabalgo plaza berritu (150.000 euro) hilerri zaharra hustu eta konpondu (83.000 euro) eta Zubietako Herri Batzarra (70.000 euro) eratuko da, besteak beste. Guztira, inbertsioetarako 3,3 milioi gorde dira.

Bestalde, diru laguntzetan 800.000 euro banatuko dira, gehienak Gizartekintza eta Kulturarako.

Alaitz Aizpurua zinegotziak 2018ko aurrekontuak osatzeko egin duten bidearen berri eman zuen. Aurrekontuak herritarrei aurkeztu zaizkie auzoz auzo, eta, argitu zuenez, ahal izan dituzten ekarpenak txertatu dituzte. Halaber, udal langileek egindako proposamenak eta doikuntzak ere aintzat hartu dituzte. Oposizioak beren proposamenak aurkezteko hamar egun izan dituela gogoratu zuen, baina ez EAJk ez PSEk ez dutela ekarpen bat bera ere egin azpimarratu zuen Aizpuruak. Horregatik, harrigarria iruditu zaio Aizpuruari bi talde horiek aurka bozkatu izana.

Josune Urkola EAJko zinegotziaren esanetan, 2018ko aurrekontuetan ez da jasotzen Zumarte musika eskola berritzeko gasturik. “Ez dugu zalantzan jartzen musika eskola berrituko denik, baina ez dugu uler-tzen, eskatu dugun arren, 2018ko aurrekontuetan gasturik ez txerta-tzea”. Alaitz Aizpurua zinegotziak eta Karmele Lizaso kontu-hartzaileak “kontu tekniko bat baino ez” dela argitu zuten.

Fermin Orue-Echevarria PSEko zinegotziak, bere aldetik, aurka bozkatzeko arrazoia udal Gobernuak eskola publikoaren gaiarekiko izan duen “interes falta” dela azaldu zuen. Alkateak, Xabier Arregik, bi aldiz bilera eskatu diotela Hezkun-tza sailari esan zion, baina oraindik Cristina Uriarte sailburuak ez diola erantzun jakitera eman zuen.