Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ziritik

Putzaren hurrengo

Xabier. Euzkitze - Domingo, 24 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Benetan gozagarriak izaten dira hauteskunde gauak emaitzak norbere desioekin bat datozenean. Ehunekoek aurrera egin ahala -ese recuento corresponde a las mesas pequeñas, a la zona rural, luego todo cambiará- autodeterminazioaren aldeko alderdien baturak eutsi egiten zion. Eta Espainiako iritzi publikoaren gehiengo osoak kontaketa amorruz eta sinesgogortasunez jarraitzen zuen bitartean, Katalunian herritarren bozka inoiz baino ugariagoek erabakitzeko eskubidearen aldekoena berretsi zuten.

Orain karma deitzen diote horri. Lapur batek zerbait ostu eta ihes egiten hasi bezain laster istripu bat izaten badu, karma da. Handi bat, handiago izatearen arrazoi soilez, txiki bat jotzen hasi eta honek xehatzen badu, hori ere karma da. Bat-bateko karma. Katalunian ikusi dugu, argi eta garbi. Konstituzioaren indarrez agintea hartu zutenek gaitzeko zartada hartu dute. Haiek kriminalizatutakoek gehiengo osoa lortu dute. Barne-karma bat ere gertatu da. Izan ere, kargugabetutako bidezko lehendakariarekin bat egin eta Junts Pel Sí berretsi beharrean, bere hautagaia aurkeztu zuen Esquerrak, nazionalisten artean nagusi izango zelakoan. Baina Puigdemont gailendu zaie. Halere, karmak Raxoirekin izan du mendekurik krudelena.

Santomas egunean, txorizoak irentsi egin zituzten. PP hutsaren hurrengo bihurtu da Katalunian. Putzaren hurrengo. Kirats.

Herramientas de Contenido