Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Haurrentzako tailerrak izango dira Villabonan

Gaztelekuak eta merkatariek antolatu dituzte lau eta hamar urte bitarteko umeentzat

Domingo, 24 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Villabona- Villabonako Gaztelekuak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean Gabonetako tailerrak antolatu dituzte lau eta hamar urte bitarteko haurrentzat.

Datorren astean hilaren 27an arratsaldez izango da tailerra, 17.00etatik 20.00etara;hilaren 29an, aldiz, goizez, 11.00etatik 13.00etara;urtarrilaren 2an, arratsaldez, 17.00etatik 20.00etara;eta urtarrilaren 4an, goizez, 11.00etatik 13.00etara. Egunero hiru tailer desberdin egongo dira: eskulanak, mugimendu jolasak eta margoketak. Tailer bakoitzeko 16 parte-hartzaile izango dira.

Gainera, abenduaren 27an Liburu bat, mundu bat ipuin kontaketa iragarri duten Mintzolan. 11.00etan izango da bi eta zortzi urte bitarteko umeentzat eta beraien gurasoentzat. - M.S.S.

Herramientas de Contenido