Auzokonposta guneetara bisitak Lezon eta Errenterian

A.M. - 2017(e)ko abenduaren 26a, asteartea - 10:47etan eguneratua

Errenteria - Gaur, hileroko jarraipen-bisita egingo da Lezoko auzo-konposta egiteko guneetara 9.30etik 12.30ak bitartean. Bisitak Andreonen hasi eta Altamiran hamaituko dira. Alderdiren bat hobetu behar dutenek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zein-tzuk diren ikasteko aukera izango dute. Gauza bera egingo da 14.00etatik aurrera Errenteriako auzo-konposta egiteko guneetan.