Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Errenteriak VIII. Mariasun Landa sariak antolatu ditu

Edizio honetan Gerra Zibila bizi zuten emakumezkoen esperientzia ikusarazi nahi da idazlanetan

2017(e)ko abenduaren 26a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Errenteria- Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu eta lanak aurkezteko epea zabaldu da jadanik.

2018ko edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da Mariasun Landa Sarietara aurkezten diren idazlanen gaia.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira: Emakumezkoen begirada,emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da eta Emakumezkoei begiradagainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da. Biek 450 euroko saria izango dute. Bi idazlan irabazleak, gainera, 2018ko Oarsoaldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lanak Errenteriako udaletxera (Erregistrora) helarazi beharko dira urtarrilaren 31 bitartean.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, e.a.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu eta aitortzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. - A.M.

Herramientas de Contenido