Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gabonetako Hamabostaldia ekitaldiz beteta dator

Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat zabalduko da gaur Haur Parkea

Ane Roteta - Martes, 26 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Gabonetako Haur Parkea jendez beteta, iaz.

Gabonetako Haur Parkea jendez beteta, iaz.

Galería Noticia

  • Gabonetako Haur Parkea jendez beteta, iaz.

Zarautz- Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean urtero antolatzen duten Haurren Gabonetako Hamabostaldia ekitaldiz beteta dator. Gaur bertan zabalduko ditu ateak eta datorren urtarrilaren 4a bitartean Zarauzko haur eta gazteen gabon oporraldian ondo pasatzeko eskaintza zabala izango dute.

Hala, bihar eta ostegunean Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian: 0 eta 7 urte bitarteko haurrentzat puzgarriak egongo dira eta 8 eta 12 urte bitartekoentzat jolasak antolatuko dira frontoian. Ordutegiari dagokionez, goizez 11.00etatik 13.00etara irekiko da eta arratsaldez 16.30etik 19.00etara. Zentzu honetan, Miren Letamendia Osasun zinegotziak aurreratu duenez, dibertsitate funtzionala duten elkarteko kideentzat parkea lehenago irekiko da: “Gaur, 16.30etik 19.00etara, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteek gaztelu puzgarriekin jolastu eta frontoian talde jolasetan ari-tzeko aukera izango dute, Gabonetako Haur Parkeak beraientzat bakarrik irekiko baititu ateak. Bertan, Zarautz Egokituz, Aspace, Gautena, Atzegi, Ortzadar eta Pausoka elkarteetako kideak etorriko dira hauentzat egokitutako jolasekin ondo pasatzera. Elkarteek haur eta gazte hauen alde egiten duten lana babestu nahi dugu eta parkea beraientzat bakarrik zabaltzeko aukera eskaini”.

Honez gain, ostiralean kiroldegiko igerilekuan haur jolasak eskainiko dira LH3, LH4, LH5 eta LH6ko haurrentzat. Haur Parkerako eta Ur jolasetarako sarrera doan izango da. Larunbatean, bestalde, urtero arrakasta handia izaten duen emanaldia eskainiko da Aritzbatalde kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobileanikuskizuna. Bi emanaldi eskainiko dira: lehena 16.00etan eta bigarrena, 18.30ean. Sarrerak salgai daude, sei eurotan, Andatza kafetegian, Geltoki tabernan eta Santa Marinako Koxkor okindegian.

Urteari hasiera emateko, Txu-Txu trena Zarauzko kaleetan zehar ibiliko da urtarrilaren 2an eta 3an. Irteera geltokia Lege Zaharren enparan-tzan egongo da, 11.00etatik 13.30era eta 16.30etik 19.00etara. Honez gain, Ballet Errusiarrak emanaldi berezia eskainiko du urtarrilaren 2an Aritzbatalde Kiroldegian, 18.30ean. Sarrerak Turismo Bulegoan eskuratu daitezke hiru eurotan. Azkenik, hamabostaldiari amaiera emateko, urtarrilaren 2, 3 eta 4ean, 11.30ean Musika Eskolan ipuin kontalariak izango dira, adin ezberdinetako haurrentzat.

Herramientas de Contenido