Sutargi abesbatza eta Anje Duhalde, aste honetan Oiartzunen

A.M. - 2017(e)ko abenduaren 26a, asteartea - 10:51etan eguneratua

Oiartzun - Bihar 17.30ean, Lezoko Sutargi abesbatzak Oiartzungo Petra Lekuona zaharren egoitzan urteko azkeneko kontzertua eskainiko die bertako egoiliarrei eta familiarrei ere. Kantatuko dituzten abestiak, gabon abestiak izango dira. Oiartzungo hurrengo zita musikala Anje Duhalde kantariak ostiralean 22.00etan udaletxeko areto nagusian emango duen kontzertua izango da. 

Últimas Noticias Multimedia