Usurbilek gabonetako haur parkea zabalduko du kiroldegian

A.M. - 2017(e)ko abenduaren 26a, asteartea - 10:53etan eguneratua

Usurbil - Aurten ere Gabonetako Haur Parkea jarriko du Usurbilgo Udalak kiroldegian, gaurtik ostegunera bitarte. Bi eta hamabi urte bitartekoek erabiltzeko da, eta sarrera doan izango da. Era guztietako ekintzak izango dira: tailerrak, puzgarriak, ludoteka, margolarien gunea, ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak... Gainera, egunero 17.30ean ikuskizunak ere egongo dira.