Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ordiziako tren geltokia eraberritzeko proiektua, abian

Geltoki azpitik herrirako igarobidea eraikiko da eta geltokira iristeko igogailuak jarriko dira

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 27a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Ordiziako tren geltokiko proiektu berriaren diseinua.

Ordiziako tren geltokiko proiektu berriaren diseinua.

Galería Noticia

  • Ordiziako tren geltokiko proiektu berriaren diseinua.

Ordizia-Datorren urtean aldaketa nabarmena izango da Ordizian, izan ere, tren geltokian eraberritzeko proiektua martxan jarriko dute, bertako irisgarritasuna hobetzeko. Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea, oso pozik azaldu da egitasmo honekin: “udalerriaren diseinu estrategikorako aurrerapausoa da proiektu berri hau”. Obra handia izango da, izan ere, geltokiko nasak altxatuko dira eta hauek gurutzatzeko azpiko pasabidea eta irisgarritasun azpiegiturak egingo dira. Horrez gain, Udalak geltokiko azpiko pasabidea berria egingo du San Bartolome auzoa eta Joseba Rezola lotzeko.

Adifek, estatuko trenbide azpiegiturak kudeatzen dituen erakunde publikoak, egingo du obra hau. Tren geltokiko irisgarritasun beharrak aseko ditu: alde batetik, geltokiak erdigune aldetik duen sarrera hobetuko du eta baita San Bartolome auzotik tren geltokira iristeko bidea ere. Laster sinatuko dute proiektuaren exekuziorako hitzarmena: “prozesua luzea izan da eta oraindik ere dezente luzatuko da. Aurreikuspenen arabera, otsailean hasten badira lanak, obra amaitzerako 2019. urtea izango da. Urte bat behintzat beharko dute lanek, baina Ordiziari bultzada berria emango dio”, adierazi du alkateak.

aurrekontuaBi alderdien akordioaren arabera, Adifek 4,6 milioi jarriko ditu plan honetako aldaketa nagusiak ordaintzeko: nasen arteko irisgarritasun proiektua, azpiko pasabidea, bi igogailu eta bi eskailera. Tren geltokira iristeko bideak hobetuko dira modu honetan, geltokiko alde banatan igogailu eta eskailera bat eraikiko dira eta. Beraz, ordiziarrek egun ez dituzten erraztasunak izango dituzte bertara iristeko. Ordiziako Udalak aukera hau aprobetxatu nahi izan du eta geltoki azpitik igaroko den pasabidearen obra dela eta, 155.000 euroko inbertsioa egingo du San Bartolome auzoa eta herrigunea lotzeko. Horretarako igogailu bat eta eskailerak eraikiko ditu Joseba Rezola pasealekuan. Orokorrean, Ordizia hobeto komunikatuko duen proiektua lor-tzeko “Udalak egindako kudeaketak fruitua eman” duela agertu du Santamariak. Hobekuntza honetarako, Adifek trenbide azpiko pasabidea zabalduko du eta pasabidean bertan bi gune bereiziko dira itxitura bidez. Hala, alde bat geltokiko erabileentzat izango da eta, beste aldea, auzoa eta erdigunea lotuko duena izango da. San Bartolomeko aparkalekua hasten den tokitik abiatuko da azpiko pasabide hori eta Joseba Rezolan jarriko dituzte igogailua eta eskailerak.

Herramientas de Contenido

etiquetas: ordizia