Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Lourdes Olaizola AZPEITIKO MERKATARIA, ‘10 BITXIAK’ SARIAREN IRABAZLEA

“Saltoki txikiok beti egin behar izan dugu lan asko, eta modu horretan atera gara aurrera garai zailetatik”

Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek ematen duten ‘10 bitxiak’ saria eskuratu du Azpeitiko L. Xaxarki estetika zentroak

Miércoles, 27 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Lourdes Olaizola

Lourdes Olaizola

Galería Noticia

  • Lourdes Olaizola

AZPEITIA- Urteko saltokiak izenda-tzeko orduan 10 bitxiaksariak “balio azpimarragarria eta prestigioa” aipatzen dituen arrean, Lourdes Olaizolak bezeroekiko gertutasuna azpimarratzen du bere estetika zentroko oinarri bezala. Berarekin 2 minutu egon ondoren argi ikusten da zergatik, irribarrea ahoan eta solasaldi atsegina ditu ezaugarri nagusiak.

Zer suposatu du zuretzat ‘10 bitxiak’ sariak?

-Ilusioa, egundoko ilusioa egin digu saria jasotzeak. Agian ez da gauza edo sari handia izango, baina poz handia izan da guretzat. Gainera, beste merkatariek parte hartu eta erabakia hartzen dutela jakinda, guk egiten dugun lanari eta eskaintzen dugun zerbitzuari aitorpena da. Garrantzi berezia du.

Zuen ezaugarri nagusiak zein-tzuk direla esango zenuke?

-Bezeroekin feelinga dugula esango nuke, gertutasuna ematen dugu. Etxekoak bezala sentiarazten ditugu. Horrez gain, etxe eta marka bereziekin egiten dugu lan eta urte askoren ondoren, herritarrak konfidantza dute gurekin eta gure lanarekin. Izan ere, orain 40 urte marka batzuk ez ziren ezagunak, eta poliki-poliki, emaitzak ikusi ondoren, kalitatea baloratzen joan dira.

Saria gainera, L. Xaxarki estetika zentroaren 40. urteurrenean iritsi da.

-Hala da bai, ekainean bete nituen 40 urte lanean. Ospakizun bikoi-tza izan da beraz (kar, kar, kar). Hala ere, sariak ez du zerikusirik urteurrenarekin;ez dute horregatik eman saria. Parean tokatu dira ordea eta poztekoa da.

Asko aldatuko ziren gauzak 40 urte hauetan, alde batetik merkatari txikientzat eta bestetik, estetika zentroentzat. Ez da hala?

-Ikaragarri. Merkatari txikiei dagokigunez, merkatal gune handiek, internet eta sare sozialek... izugarrizko eragina izan dute. Gaur egun garbi ikusten den zerbait da hori. Estetika munduan ere asko aldatu dira gauzak. Lehengo emakumeak familiako beste kide denak jartzen zituen lehenago, eta azkena bere burua mimatzen zuen. Hori alda-tzen joan da eta emakumeek gehiago zaintzen dute euren burua eta era berean, estetikak garrantzia hartu du.

Gabon kanpaina abian da. Nola doa?

-Salmentak? Garai txarrak dira orokorrean, baina lehen ere igarotakoak gara eta egingo dugu aurrera. Merkatari txikiok beti egin behar izan dugu lan asko, eta modu horretan atera gara aurrera garai zailetatik. Egia da estetika zentro bat izanik, Gabonetan bereziki ez dugula gehiago saltzen. Ez da internetetik eros dezakezun zerbait. Oparitzeko bonoak baditugu baina ez da berdina. Izan ere, eskuz egiten dugu lana eta hori aurrez aurrekoa da. Tratamenduen emai-tzak ikusi ondoren gehiago fun-tzionatzen dute.

Sariak beraz eraginik ez du izan salmenta gehiago izateko...

-Saria lortu ondoren herritarrek asko zoriondu naute kalean. Hor antzeman dut batik bat. Salmentetan ordea ez dut gehiegi ikusi. Gero ohiturak eta ohiturak daude, eta gure kasuan adibidez, Errege Magoetako garaian gehiago saltzen dugu Olentzerorekin baino. Bezero helduentzat Olentzero irudi berria dela esan daiteke eta Erregeetara ohituta daude. -Eregi

Gipuzkoako txoko kuttunena edo gustukoena. Izarraitz mendikatea orokorrean. Ez naiz nahi hainbeste joaten baina asko gustatzen zait.

Paisaia idiliko bat. Gipuzkoa osoan zehar paisaia eder asko daude baina, Hernio mendikoa.

Mendi bat. Oraingoan ere Izarraitzekin geratzen naiz, Xoxote mendiarekin.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun.

Festa edo kultur ekitaldi bat. Azpeitiko San Sebastian bezperako danborrada.

G

ipuzkoatzen

Herramientas de Contenido