Txiribiri taila elkarteak ikastaro bat antolatu du urtarrilerako

A.Z. - 2017(e)ko abenduaren 27a, asteazkena - 11:02etan eguneratua

Urretxu - Txiribiri taila elkarteak ikastaro bat antolatu du. Urtarrilaren 10ean hasiko da eta martxoaren 28an bukatu. Saioak asteazkenetan izango dira. Bi ordutegi daude: 10.00etatik 12.30era eta 16.00etatik 18.30era. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 9an eman behar dute izena, 16.00etatik 18.30era, Txiribiriren lokalean (Urretxuko Belaustegi plazan, euskaltegiaren ondoan). 40 euro ordaindu behar dute (materiala aparte).